Gasteiz hizkuntza gutxituen topagune bihurtuko da 2025eko uztailaren 14tik 18ra

Higa topaketaren edizio berriak gai berriak jorratuko ditu, artearen eta hizkuntza aktibismoaren arteko intersekzioa, besteak beste. 2025eko uztailaren 14tik 18ra bitartean, Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketaren (HIGA) bosgarren edizioa izango da Gasteizen. Topaketa Hiru eleduna izango da, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz, interprete profesionalekin. HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteentzako nazioarteko topaketa da, eta hizkuntza horiek biziberritzea eta […]

Read More… from Gasteiz hizkuntza gutxituen topagune bihurtuko da 2025eko uztailaren 14tik 18ra

Gerra batek eragindako hondamendia haur baten begirada xaloaren ikuspegitik

Irakurle berrientzako lehenengo komikia aurkeztu dute Linbo Planeta izenburupean. Irakurterraza, arina eta irudimentsua dela dio egileak. Paula Estevez marrazkilariak eta Dejabu antzerki konpainiak Linbo Planeta komikia aurkeztu dute Elkar argitaletxearen eskutik. Irakurle berrientzako lehenengo eleberri grafikoa da honakoa, irakurterraza, arina eta irudimentsua. Komiki berri hau Dejabu konpainiak 2017an sortutako haurrei zuzendutako antzezlanean oinarrituta dago. Protagonista […]

Read More… from Gerra batek eragindako hondamendia haur baten begirada xaloaren ikuspegitik

Aria taldeak bigarren diskoaren aurrerapen kanta plazaratu du: ‘Uhara’

Euskal poparen eta italiarraren eraginak dira nagusi lan honetan. Marina Landak sortutako kanten esentziak hor jarraitzen duen arren, iaz kaleratutako Urdin diskotik hona eboluzioa sumatzen da: boskote formatua, pop klasikoagoa eta ahotsaren nahiz instrumentuen indarra. Aria talde donostiarrak “Uhara” izeneko single berria aurkeztu du. “Uhara itsasontziek ur azalean uzten duten apar-arrasto zuria da”, azaldu dute […]

Read More… from Aria taldeak bigarren diskoaren aurrerapen kanta plazaratu du: ‘Uhara’

Delirium Tremens taldeak ‘Ta nora?’ diskoarekin agur esango du

Mutrikuko laukoteak izen bereko agur bira ere aurkeztu du 2025erako. Ta nora? da Delirium Tremens taldearen itzuleraren osteko bigarren diskoa eta azkena. “Honekin bagoaz berriz”, diote eta hortik dator lan berriaren izena ere. Zortzi abestik osatzen dute diskoa: “sei berri-berriak dira eta bi aurretik ere ezagunak diren eta azken hiru urte hauetako itzulera honetan, kontzertuetan […]

Read More… from Delirium Tremens taldeak ‘Ta nora?’ diskoarekin agur esango du

Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde dira Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kide berriak

Erabaki honekin, zuzendaritzan lehendik aritu ez diren hiru kide berri izango dira eta beste hiru kidek utziko dute Akademiaren artezkaritza organoa, hain zuzen, Jean-Baptiste Coyosek, Adolfo Arejitak eta Sagrario Alemanek. Euskaltzaindiak datozen lau urteetan Akademiaren jarduna gidatuko duen lantaldea osatzeko bozketa egin du eta Andres Urrutiak Akademiaren buru izaten jarraituko duela erabaki du. Bere ondoan […]

Read More… from Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde dira Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kide berriak

Tanttaka Teatroak Simon Stephensen ‘Heisenberg’ obraren egokitzapena estreinatuko du Bilboko Arriaga antzokian

Fernando Bernuesen gidaritzapean, Ramon Agirre eta Naiara Arnedo aktoreak ikusiko ditugu abenduaren 3an, Arriagako oholtza gainean. Gizakien arteko lotura zein ezegonkorra eta komikoa izan daitekeen erakusten du antzezlan honek. Tanttaka Teatroak emango dio amaiera aurtengo Arriaga Antzokiko estreinaldien denboraldiari Heisenberg antzezlanarekin. Hitzordua abenduaren 3an izango da, arratsaldeko 19:30ean. Berezitasun gisa, obra ez dute agertoki nagusira […]

Read More… from Tanttaka Teatroak Simon Stephensen ‘Heisenberg’ obraren egokitzapena estreinatuko du Bilboko Arriaga antzokian

Euskaraldia badatorrela iragartzeko Gozaldia eguna antolatu dute hainbat herritan

Batzordeak antolatzen hasita daude, eta harreman sareak ehuntzeko baliatu nahi dituzte ekitaldiak. Euskararen erabileran eragin nahi duten guztien mugimendua indartzeko ere baliatuko dituzte egunok. Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko udaberrian izango da, eta hasiak dira jada, Euskal Herri osoko herriak ekimena antolatzeko lanetan. Besteak beste, Euskaraldia badatorrela iragartzeko, eta Euskararen Egunaren testuinguruan, Gozaldiak antolatu eta dozenaka […]

Read More… from Euskaraldia badatorrela iragartzeko Gozaldia eguna antolatu dute hainbat herritan

‘Audiogile Berriak’ deialdiaren bigarren edizioa martxan da

Urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik deialdia. Aurrekoaren ildotik, aurten ere aurkezten diren lan guztietatik fikziozko hiru audio-gidoi proiektu garatuko dira, gidoi bilakatu arte. EITBk eta Tabakalerak Audiogile Berriak deialdiaren bigarren edizioa aurkeztu dute. Egitasmoaren helburua euskarazko soinu fikzioa sustatzea da eta urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik deialdia. Aurrekoaren ildotik, aurkezten diren lan guztietatik […]

Read More… from ‘Audiogile Berriak’ deialdiaren bigarren edizioa martxan da

Gazteei begirako egitarau berezia antolatu dute abenduaren 6an, Durangoko Azokan

Gazte Eztandak belaunaldien arteko transmisioa lantzea du helburu. Abenduaren 6an Gazte Eztanda izango da aurten ere Durangoko Azokan. Gazteei eskainitako egitarau berezian, aurkezpenak, lehiaketa, kontzertuak eta ekintza askoz gehiago egongo dira egun osoan zehar. Horrela, goizetik gauera arte kulturarekin gozatzeko plan aparta izango dute gazteek. Antolatzaileen esanetan, belaunaldien arteko transmisioa lantzea da ekimenaren helburua, gazteak […]

Read More… from Gazteei begirako egitarau berezia antolatu dute abenduaren 6an, Durangoko Azokan

Adolfo Arejitak euskarazko ehun errefrau aztertu eta liburu batean bildu ditu

Euskal Herrian XVI. mende bukaerako lehen bildumetatik hasi eta oraintsura arteko errefrautegietako aleak aztertu ditu egileak, errefrauoi hamaikatxo azalpen zein hausnarketa erantsiz. Adolfo Arejita euskaltzain osoaren Esaera goikoaz behera irauliak (Herri-literaturan errefrau-jorran)kaleratu du Euskaltzaindiak, Durangoko Azokaren atarian. Liburuan (Lehen eta Orain bilduma), ehun errefrau hartzen dira aztergai; gainera, ehun esaera horiek oinarri dira era bateko […]

Read More… from Adolfo Arejitak euskarazko ehun errefrau aztertu eta liburu batean bildu ditu