Hamar komiki aurkezpen izango dira denera, horietako sei nobedadeak. Asisko Urmenetak jasoko du Joseph Camino saria. Hernani euskarazko komikigintzaren erdigune bihurtuko da azaroaren 15ean eta 16an. Hirugarren edizio honetan “inoiz baino komiki aurkezpen gehiago” izango direla nabarmendu dute antolatzaileek, baita bestelako ekintzak ere. Aitor Huizi Kultura zinegotziak azaldu duenez, “Hernani euskarazko komikigintzaren erreferente bihurtzea nahi […]
Kategoria: Portadan
Arte Eszenikoen MusEkintza jaialdia Bizkaiko bederatzi museotara helduko da
Jaialdiak azaroaren 16tik datorren urteko ekainera arte eskainiko ditu ikuskizunak. Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdia azaroaren 16an abiatuko da Bilbon. Laugarren edizio honetan, misterioa, antzerkia, dantza, itzalen laborategia, clownak, zirkua eta kontzertuak eskainiko dira 2025eko ekainera bitartean. Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Leixuri Arrizabalagak adierazi duenez, “ekitaldi bakoitzak kultura modu parte-hartzailean bizitzera gonbidatzen gaitu, ikuspegi […]
Read More… from Arte Eszenikoen MusEkintza jaialdia Bizkaiko bederatzi museotara helduko da
PI L.T. talde bizkaitarrak ‘Balak Airean’ bira aurkeztu du
Azaroaren 21ean argitaratuko dute Balak airean disko berria. Urtebete baino gehiago da Mungiako taldea agertokietara itzuli zela, eta, orain, lan berria aurkeztera datoz. Azaroaren 21ean argitaratuko dute Balak airean izeneko diskoa eta gaur bertan lan horren aurkezpen bira iragarri dute. Euskal Herriko zein Estatu espainiarreko hirietan izango dira azarotik aurrera. Balak airean taldearen hogei urteko […]
Read More… from PI L.T. talde bizkaitarrak ‘Balak Airean’ bira aurkeztu du
San Inazioko Larrako AEK euskaltegiaren 40. urteurrenaren harira hainbat jarduera antolatu dituzte, Bilbon
Larunbatera bitartean, besteak beste, txangoak, tailerrak, ginkana eta triki-poteo bat antolatu dituzte. Bilboko San Inazio auzoko Larrako AEK euskaltegiak 40 urte bete ditu eta urtemugaren harira, hainbat jarduera prestatu dituzte, Bilboko AEKren laguntzaz. Gaur emango diote hasiera ospakizunei La Basu abeslariak eskainiko duen rap tailerrarekin. San Inazio auzoko Euskararen Etxean izango da hitzordua, baina izen-ematea […]
Juan Mari Beltran Argiñenak jasoko du Manuel Lekuona Saria
Soinuenea-Herri Musikaren Txokoaren sortzailearen lana goraipatu nahi izan du epaimahaiak, musika ondare tradizionala berreskuratu, babestu eta transmititzeagatik. Juan Mari Beltran Argiñena (Donostia, 1947) musika interpretatzaile, ikertzaile, sustatzaile eta irakaslea da Eusko Ikaskuntzaren aurtengo Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Saria 1983an sortu zen, euskal kulturaren aldeko Euskal Komunitate Globaleko pertsona ospetsuen lan osoa aitortzeko. Epaimahaiak adierazi […]
Read More… from Juan Mari Beltran Argiñenak jasoko du Manuel Lekuona Saria
Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda prest da
Antolatzaileek emakumeen presentzia indartu dela nabarmendu dute, nahiz eta oraindik ere gizonek nagusi izaten jarraitzen dute. Belaunaldi arteko kultur transmisioaren eta hartu-emanaren erakusle izango da egitaraua. 59. Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra izango da, eta hasteko hilabete eskas falta denean, Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda osatuta dago. antolatzaileek emakume musikarien presentzia handitu egingo […]
Read More… from Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda prest da
Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da
Parte hartu nahi duenak Han Kang idazle hegokorearraren Barazkijalea eleberria euskaratu beharko du. Beste urtez batez, Jokin Zaitegi Sariketa deitu dute Arrasate Euskaldun Dezagun Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko idazlea gogoratzeko asmoz, eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko. Itzulpengintza arloko sariketa hau Literaturako Nobel Saria irabazi duten autoreen lanak euskaratzea du xede. 2024an […]
Read More… from Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da
[Bideoa] Zientzia fikzioa eta umore ganberroa uztartu ditu Mikel Pagadizabalek ‘Bisita’ liburuan
Aurkezle, aktore eta gidoilari gipuzkoarraren estreinako lana da Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu duena. Mikel Pagadizabalek (Pagadi) literaturara saltoa ematea erabaki du eta Bisita izeneko eleberria aurkeztu du Donostian. Estreinako lan honetan zientzia fikzioa eta umore ganberroa uztartu ditu aurkezle, aktore eta gidoilari gipuzkoarrak. Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina […]
Goiatz Labandibar, Xabier eta Martin Etxeberria eta Mario Calabresi dira aurtengo Zilarrezko Euskadi Sariak
Liburu saltzaileen hautatzeko eta gomendatzeko lana aitortzea dute helburu sari hauek. Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak urtero ematen ditu Zilarrezko Euskadi sariak. Aukeraketa Gipuzkoako liburu-dendek bidalitako proposamenen arabera egiten da. Horrela, liburu-saltzaileen hautatzeko eta gomendatzeko lan garrantzitsua aitortzen da. Aurtengoan hauek izan dira irabazleak: Euskarazko modalitatean, Goiatz Labandibar idazle oiartzuarra Zoo liburuagatik (Elkar argitaletxea), Gaztelaniazkoa Mario Calabresi […]
‘Igogailu batean amaitu zen mundua’ antzezlanak irabazi du Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako saria
Bigarren saria Itzuli Baionako taldearen Adriene Bergson-Johnson edo Euskal kulturak iraultza behar du! bakarrizketarentzat izan da. 2025eko Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako programak baditu irabazleak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria AmaHiru taldearen Igogailu batean amaitu zen mundua antzezlanari ematea erabaki du eta, bigarren saria, Itzuli Baionako taldearen Adriene Bergson-Johnson edo Euskal kulturak iraultza behar du! obrari. […]
