‘Emakume idazleen mundu bat’ zikloa antolatu dute Donostian azaroaren 6an eta 7an

Nathacha Appanah eta Maria Belmonte egileek hartuko dute parte. Bi ekitaldiak 19:00etan hasiko dira. Emakume Idazleen Mundu bat, 36. Nazioarteko Literatura Topaketak egingo dira azaroaren 6an eta 7an, Donostiako San Telmo Museoan. Donostia Kulturak antolatu eta Luisa Etxenikek koordinatzen du zikloa eta oraingoan Nathacha Appanah eta Maria Belmonte egileek hartuko dute parte. Azaroaren 6an, asteazkena, […]

Read More… from ‘Emakume idazleen mundu bat’ zikloa antolatu dute Donostian azaroaren 6an eta 7an

‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute azaroaren 1erako, Elorrion

Arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela hemeretzi urte. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren buruan sortu […]

Read More… from ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute azaroaren 1erako, Elorrion

Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute azaroaren 9an, Algortako Muxikebarrin

Best Getxok, Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketak, aukera ematen digu udalerriko emakume sortzaileen unibertsora hurbiltzeko. Izaro Ieregi, Olatz Ganboa, Mariasun Yanguas, Maite Mentxaka, Itxaso Diaz eta Itxaso Paya dira aurtengo artista gonbidatuak. Zelako Kultur Ideiak kooperatibak Best Getxo, Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketa, antolatu du datorren azaroaren 9rako, Algortako Muxikebarrin. Antolatzaileen esanetan, ekimenaren helburuak dira “kulturaren sektorean […]

Read More… from Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute azaroaren 9an, Algortako Muxikebarrin

Joseba Esparzaren ‘Ttau eta biok’ lanak jaso du ‘Iruña Hiria’ XVIII. Poesia Saria euskarazko modalitatean

Esparzaren lanak osotasunean duen kohesioa nabarmendu du epaimahaiak. Joseba Esparza Gorraizek eta Nadia Fabro Andresek Iruña Hiria Nazioarteko XVIII. Poesia Saria jaso dituzte, Ttau eta biok eta Pitx olerki-bildumengatik. Lehenak euskarazko modalitatean irabazi du garaikurra eta bigarrenak gaztelaniazkoan. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako lehiaketaren edizio honetan 453 lan aurkeztu dira, horietatik 438 gaztelaniaz eta […]

Read More… from Joseba Esparzaren ‘Ttau eta biok’ lanak jaso du ‘Iruña Hiria’ XVIII. Poesia Saria euskarazko modalitatean

Astelehenean emango diote hasiera Bertsolari Gazteen BBK Sariketari

Bertsolari gazteen plazaratzea helburu du ekimenak. Astelehenean, azaroak 4, abiatuko da Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren lehenengo kanporaketa Bilboko Urretxindorra Ikastolan. Honetan bertsolariek taldean hartuko dute parte. Aissa Intxausti bertsolariak aurkezpenean nabarmendu duenez, “plazaratzea ez da erraza, gorputza jartzea eta inprobisatzea ez dira errazak, eta taldean egiteak laguntzen du”. Taldeen osaketari dagokionez, adina kontuan hartuta, bi […]

Read More… from Astelehenean emango diote hasiera Bertsolari Gazteen BBK Sariketari

Iban Zalduak eta Julen Ribasek ‘Botere handi batek’ komiki albuma aurkeztu dute

Xabiroi bildumaren hemezortzigarren zenbakia da Ikastolen Elkartearen eskutik gaur Donostian aurkeztu dutena. Botere handi batek komiki albuma aurkeztu dute gaur Iban Zalduak eta Julen Ribasek, Donostiako Elkar liburu-dendan. Ikastolen Elkartearen babespean argitaratzen den Xabiroi komiki aldizkariaren hamazortzigarren komiki bilduma da honakoa, eta aurkezpenean izan dira, baita ere, aldizkariko koordinatzaile Dani Fano eta Ikastolen Elkarteko lehendakari […]

Read More… from Iban Zalduak eta Julen Ribasek ‘Botere handi batek’ komiki albuma aurkeztu dute

[Bideoa] Literatura eta musika uztartu ditu Goio Ramosek ‘London Calling’ helduentzako lehen liburuan

Musikaren presentzia nagusi da eleberri honetan: taldea eratu, kideak topatu, abestiak sortu, kontzertuak bilatu, maketa bat grabatu… Baina rock-and-rollaz gain, 80ko gertakariak, pil-pilean zegoen gizartea, droga, politika, gatazka sozialak… presente daude liburuan. Goio Ramosek bere bi pasioak uztartu ditu kaleratu berri duen London Calling eleberrian: literatura eta musika. Idazle bizkaitarrak Augustin Zubikarai beka irabazi zuen […]

Read More… from [Bideoa] Literatura eta musika uztartu ditu Goio Ramosek ‘London Calling’ helduentzako lehen liburuan

‘Bertso bira’ egitasmoa abian da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Orotara 30 saio egingo dira udazken honetan. Bertso Bira kultur ekimenaren edizio berria antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk, lurraldeko adinekoen egoitzekin lankidetzan. Lehen Adin-adin izenarekin ezaguna zen proiektua Bertso bira izango da hemendik aurrera, eta bederatzigarren edizioa beteko du aurten. Egitasmoaren helburua bertsolaritzaren bidez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun kognitiboak sustatzea da. Denera […]

Read More… from ‘Bertso bira’ egitasmoa abian da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Iparra galdu gabe festibala egingo dute azaroaren 8tik 30era, Getxon

Estibaliz Robles Estitxu, Maite Idirin eta Lurdes Iriondori omenaldia egingo zaie aurtengo edizioan. Euskal kultur Erakundeak Getxoko hainbat eragilerekin elkarlanean, Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatu du Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat artistaren partehartzearekin. Antolatzaileen arabera, “beste behin ere, gozatu ahal izango da hitzen bidezko kultura, euskara duen kultura, euskara bera eta errealitatearekin, hainbat […]

Read More… from Iparra galdu gabe festibala egingo dute azaroaren 8tik 30era, Getxon

‘Miñan’ antzezlanak emango dio hasiera Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketei

Soreasu antzokian, Dinamoa sormen gunean, Sanagustin kulturgunean eta kalean izango dira aurtengo emanaldiak, eta, berrikuntza gisa, San Martin egoitzan ere bai. Azaroaren 11n, Zimurrak lana ikusteko aukera izango dute egoiliarrek. Azaroaren 1ean abiatuko da Euskal Antzerki Topaketen 42. edizioa Azpeitian, Miñan antzezlanarekin, eta azaroaren 24ra arte, hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango da. Ohi bezala, euskaraz […]

Read More… from ‘Miñan’ antzezlanak emango dio hasiera Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketei