Eguraldia lagun, Ibilaldia arrakastatsua izan zen atzo Ondarroan. Goizean goizetik milaka lagun hurbildu ziren atzo, Ondarroara, Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatutako Ibilaldiaz gozatzeko asmoz. “Eguraldia lagun, giro paregabea egin zuen atzo Bizkaiko kostaldeko herrian”, halaxe adierazi dute antolatzaileek. “Bizkaiko ikastolen jai handia, handia izan zen benetan, atzokoa, Ondarroan. Horixe da egin dezakegun baloraziorik baikorrena. Desiratzen genuen […]
Kategoria: Sailkatu gabea
Eñaut Zubizarretak irabazi du musika ikerketako ‘Iñigo Muguruza’ bekaren bigarren edizioa
Aretxabaletarrak Musika modernoan murgiltzeko harizko musika-tresnentzako ikastaroa proiektuarekin irabazi du beka. 9.000 euroko laguntza jasoko du proiektua garatzeko eta emaitza zortzi hilabeteren buruan aurkeztu beharko du. Santi Jimenez Hezkuntzako ordezkari eta Musika Eskolako presidenteak jakinarazi du Iñigo Muguruza bekaren bigarren edizioa nork irabazi duen. Hautatutako proiektua Eñaut Zubizarretak Trigger (Aretxabaleta, 1992) aurkeztutako Musika modernoan murgiltzeko […]
57. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da
Abenduaren 7tik 11ra egingo da aurtengo edizioa. Erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu da eta www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da (eraskusketaria atalean). Durangoko Azokako 57. edizioan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 30era arte izango dute horretarako epea. Egitaraurako proposamenak aurkezteko, berriz, urriaren 15era arteko epea […]
Read More… from 57. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da
Korrontzi taldeak Aita Mari ontziaren aldeko liburu-diskoa aurkeztu du
“Korrontzi Aita Mari itsasontzian ontziratu da Mediterraneora bidean. Bidai musikala abiaraziko dute urrutiko uretara, ontzigainean beraien trikitia tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila doazenei”. Korrontzi taldeak disko-liburua aurkeztu du Bilbon, Elkar argitaletxearen eskutik. Lan berezia […]
Read More… from Korrontzi taldeak Aita Mari ontziaren aldeko liburu-diskoa aurkeztu du
[Bideoa] Kontzientzia hartze baten istorioa kontatzen du Leire Vargasen ‘Dena ametsa den irudipena’ poema liburuak
Gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak ageri dira poema sorta honetan: lehenik bere buruarekin, horren ostean gizartearekin, eta azkenik bikote barruan. Lan honekin aurtengo Irun Hiria literatura saria irabazi du idazleak. Dena ametsa den irudipena da Leire Vargasek (Durango, 2002) kaleratu duen lehen poema liburua. Idazle eta bertsolaria hamahiru urte inguru zituenean hasi zen […]
Segundoak irauten duen erresuma efimero horretan
Mikel Etxaburu idazleak Ahaztu baino lehen, ama poema liburua aurkeztu du Pamiela argitaletxearen eskutik. “Baneki non bizi diren zure oroitzak/ banaka-banaka bildu eta/ daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke/ mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean,/ horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean,/ karameluen ordez/ miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak”, dugu Mikel Etxaburuk (Ondarroa, 1969) aurkeztu duen […]
Read More… from Segundoak irauten duen erresuma efimero horretan
Jentilak Ataunera itzuliko dira bihar
Euskal mitologian oinarritutako ikuskizunaren bi emanaldi ikusteko aukera egongo da: lehenengoa arratsaldeko 19.00etan,bigarrena, berriz, 21.00etan. 1.981an sortu zen Jentilen Etorrera eta bi urtez behin, azaroaren lehen asteburuan, ospatzen da. Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritzen den ospakizun eta ikuskizun berezi hau, beraz, bihar, hilak 6, egingo da Ataunen. Antolatzaileen arabera, herriaren sinesmen, kontu zahar eta […]
[Bideoa] Hatxe musikariak ‘Panpin hautsien dantza II’ proiekturako ‘Crowdfunding’ kanpaina abiatu du
Hiru bideoklip sortu nahi ditu, horretarako Maria Elorza zinemagilea, Ainara Gurrutxaga aktorea, Idoia Beratarbide ilustratzaile eta sortzailea eta Myriam Perez dantzari garaikidea izango ditu alboan. Idoia Hernandez musikagilea (Errenteria, 1988) dago Hatxe proiektuaren atzean. Bere ibilbideak diziplinen arteko elkarlanean izan du oinarria, antzerki, dantza zein poesia ikuskizunetarako musika sortuz. Iaz Panpin hautsien dantza proiektua aurkeztu […]
Ana Ibañez ilustratzaile iruñarraren erakusketa Donostian ikusgai
Erakusketa datorren abenduaren 12ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Aiete Kultur Etxean. Ana Ibañezen (Iruñea, 1972) erakusketa ikusgai egongo da bihartik aurrera, irailak 21, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Ibañez Arte Ederretan lizentziatu zen Bilbon, eskultura alorrean. Halaber, grabatu eta estanpazio teknikak ikasi zituen Iruñeko Arte Eskolan. Artistak “zirriborro egile, marrazkilari […]
Read More… from Ana Ibañez ilustratzaile iruñarraren erakusketa Donostian ikusgai
Bizkaiko mugimendu feministaren historia eta memoria jasotzen dituen erakusketa Bilbon ikusgai
Azken hamarkadetako mugimendu feministaren borrokari lotutako material grafiko nahiz idatzi askoren kopiak batzen ditu. Erakusketa Zabalguneko eraikinean bisitatu ahal izango da urriaren 6ra arte. 1968tik 1994ra bitartean, Bizkaiko mugimendu feministaren historia eta memoria jasotzen dituen erakusketa zabaldu du Foru Aldundiak Bilboko Zabalgune eraikinean. Mercedes Arbaiza irakasleak komisariotu du erakusketa EHUko Experiencia Moderna Ikerketa taldearekin lankidetzan, […]
