Ikastolaz ikastola osatzen joango den ‘Liburu Ibiltaria’ martxan

Ikastolen jaien helburuetako bat da euskaraz bizi, pentsatu, dibertitu eta sortzeko guneak eta ekimenak zabaldu eta sustatzea, eta bereziki gazteei eskaintzea euskaraz ongi pasatzeko, esperimentatzeko eta sortzeko aukerak. Ekimenarekin aukera hori zabaldu nahi zaie DBH3ko ikasleei. Gaur jarri da martxan Liburu Ibiltaria, ikastolen jaiek, Ikastolak Herriari ekimenaren baitan, sortutako egitasmoa. Sopelako Ander Deuna ikastolako DBH […]

Read More… from Ikastolaz ikastola osatzen joango den ‘Liburu Ibiltaria’ martxan

Kultura garaikidearen gainean hausnartzen duen ikus-entzunezkoen bilduma ikusgai

Hainbat jakintza-arlotako hogei pertsona ezagunek gure garaiko kulturari buruzko ikuspegi berezia eman dute. Ikus-entzunezko sorta Tabakaleraren webgunean izango da ikusgai.  Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren bosgarren urteurrenaren baitan Tabakalera-denbora sortutako ikus-entzunezko sorta aurkeztu dute. Seriean, zientziaren, pentsamenduaren, artearen edo zinemaren munduan erreferenteak diren tokiko eta nazioarteko hogei bat pertsonek kulturaren zentzuari buruz hausnartzen dute, Tabakalera […]

Read More… from Kultura garaikidearen gainean hausnartzen duen ikus-entzunezkoen bilduma ikusgai

Bilboko Euskararen Etxeak ‘Euskal Alien Nazioa’ ihes-gela jarri du martxan

Ekimenak ordubeteko iraupena izango du eta gehienez lau jokalarik parte hartu ahal izango dute. Otsailaren 8ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Euskal Alien Nazioa Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroa sustatzeko ekimenen artean kokatzen da. Bilboko Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroan, Euskal Alien Nazioa ihes-gela sortu dute esperientzia berriak bilatzen dituztenentzat. Izenak berak dion […]

Read More… from Bilboko Euskararen Etxeak ‘Euskal Alien Nazioa’ ihes-gela jarri du martxan

Sebastien Lifshitz zuzendari frantsesarentzat Zinegoak 2021 Ohorezko Saria

Zinemagileak Bilbon jasoko du saria eta Petite Fille bere azken filmaren emanaldi berezi batean parte hartuko du. Bilboko gaylesbitrans zinema eta arte eszenikoen jaialdiak Sébastien Lifshitz (Paris, 1968) gidoilari eta zuzendari frantziarraren “konpromiso sozial eta emozionala” aitortu nahi izan du. Pau Guillen Zinegoak-eko zuzendariaren hitzetan, “Lifshitzek gaitasun handia du kontakizun filmikoa modu organiko eta gizatiarrean […]

Read More… from Sebastien Lifshitz zuzendari frantsesarentzat Zinegoak 2021 Ohorezko Saria

‘Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz’ jardunaldia antolatu dute urtarrilaren 23rako

Izen ematea irekita dago jada ueu.eus webgunean. Era berean, topaketa zuzenean jarraitzeko aukera izango da UEUren YouTubeko kanalean. Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz V. jardunaldia antolatu dute UEMAk, Gipuzkoako Aldundiak, UEUk eta Kontseiluak, eta gaur aurkeztu dituzte jardunaldien nondik norakoak hedabideen aurrean, Donostian egin duten agerraldian. Topaketa urtarrilaren 23an izango da, Donostiako San Telmo […]

Read More… from ‘Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz’ jardunaldia antolatu dute urtarrilaren 23rako

Elena Odriozola 2022ko Andersen sarietarako hautagai izendatu dute

Beste behin ere, Galtzagorri Elkarteak Andersen sarietara aurkeztu du Elena Odriozolaren hautagaitza, besteak beste, haren lanak haur- eta gazte-literaturari egindako ekarpena ezinbestekotzat jotzen duelako. Nazioarteko gazte-liburuetarako irabazi asmorik gabeko erakundeak (IBBY) 2022ko Hans Christian Andersen Awards sarietarako hautagaiak ezagutzera eman ditu. Guztira, 33 herrialdetako 62 dira. Horien artean dago Elena Odriozola euskal ilustratzailea ere. Proposamena […]

Read More… from Elena Odriozola 2022ko Andersen sarietarako hautagai izendatu dute

[BIDEOA] Kirmen Uriberen ‘Bilbao-New York-Bilbao’ liburuaren bertsio gaurkotua aurkeztu dute

Elkarrek martxan jarritako Mintegia bildumak jasotzen duen aurreneko liburua da Bilbao-New York-Bilbao. Euskal literatura nabarmen aberastu duten liburuei omenaldi moduko bat eskaintzeko asmoz, Elkarrek Mintegia izeneko bilduma jarri du martxan. Argitaletxearen ustez, liburu horiek omentzeko erarik egokiena belaunaldi berrien eskuetan jartzea da, “haien irakurketa bultzatzeko eta transmisioa ziurtatzeko”. Hala, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburua izango […]

Read More… from [BIDEOA] Kirmen Uriberen ‘Bilbao-New York-Bilbao’ liburuaren bertsio gaurkotua aurkeztu dute

[BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

Egile lasarte-oriarrak Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa irabazi zuen iaz liburu honen proiektuarekin. Mendiko gaitza izenburupean dator Idoia Garzes (Lasarte-Orian, 1973) idazleak ondu duen lehen eleberria. Nobela beltz atipiko bat da, poliziakoa. Arlet Anaut da protagonista, asperger sindromea duen emakume gazte bat. “Oso emakume berezia da, besteentzat bitxiak diren pentsamenduak ditu, eta oro har ez […]

Read More… from [BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

Artium Museoak ostegunean emango dio hasiera udazkeneko erakusketen zikloari

Urriaren 8tik 12ra bitartean, Gasteizko museoa 11:00etatik 20:00etara zabalik egongo da eta sarrera doakoa izango da. Gasteizko Artium museoak ostegunean, hilak 8, emango dio hasiera udazkeneko erakusketen zikloari Moyra Davey. Lanak erakusketaren irekierarekin. New Yorken bizi den artista kanadarrak Europako museo publiko batean egindako lehen erakusketa da. Daveyren lana argazkigintzaren, zinemaren eta idazketaren artean dabil, […]

Read More… from Artium Museoak ostegunean emango dio hasiera udazkeneko erakusketen zikloari