[BIDEOA] Sorgin ehizaren inguruko erakusketa Durangon ikusgai

XV. mendetik XVIII. mendera 250.000 emakume hil zituzten krudelkeriaz, sorginkeria leporatuta. EmPoderArte emakume artisten nazioarteko elkarteak hilketa horiei buruz hausnartzen duen erakusketa bat aurkeztu du Durangoko Arte eta Historia Museoan. 42 emakume artistaren obrak biltzen ditu Sorginak! izeneko erakusketak. Arte plastikoen eta ikus-entzunezko arteen hainbat diziplina erabili dituzte beren obren bitartez. Milaka emakume jazarri, torturatu […]

Read More… from [BIDEOA] Sorgin ehizaren inguruko erakusketa Durangon ikusgai

Euskal antzerkigintzaren belaunaldi berriak Errenteriako Eztena jaialdian

Irailaren 6tik 12ra bitartean izango da jaialdiaren XII. edizioa, Errenterian. Zizt! Elkarteak Eztena arte eszenikoen jaialdiaren XII. edizioa antolatu du, Errenteriako Udalarekin elkarlanean. Normalean ekainean antolatzen den jaialdia da Eztena eta aurten, beste ekitaldi askorekin gertatu den bezala, koronabirusaren krisialdiaren ondorioz irailera atzeratu behar izan da. “Neurri handi batean berrasmatu egin behar izan dugu egitaraua, […]

Read More… from Euskal antzerkigintzaren belaunaldi berriak Errenteriako Eztena jaialdian

Basoka jaialdiak Miramongo basotik anfiteatrora egingo du jauzi

Sara Zozaya, Elena Setien & Joseba Irazoki, Charly eta Amateurren tokiko proposamenez gozatzeko aukera izango da. Horietaz gain, Joe Wilkes britainiarra, El Largo Adios  hirukote gaztelar-frantziarra eta Marta Reguera bilbotarra buru duten RO-E suediarrek parte hartuko dute jaialdian. 2020ko irailaren 5ean, Miramonen egingo den Indie folk musika jaialdia da Basoka. Seigarren edizioa izango duen arren, […]

Read More… from Basoka jaialdiak Miramongo basotik anfiteatrora egingo du jauzi

Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan

Ikuskizunak askotarikoak izateaz gain, balore zehatzak lantzeko tresna gisa ere aurkeztu dituzte: berdintasuna, euskara, aniztasuna, topiko sexistak haustea, estereotipoak… horiez gain umorearentzako tartea ere egongo da. Sarrerak uztailaren 24tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan. Kultur Uheri ekimena antolatu du Ondarroako Udalak uda sasoirako. Hala, uztailaren 31tik abuztuaren 30era bitartean herriak askotariko kultur ekimenez gozatzeko […]

Read More… from Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan

Ohiko Bilboko Aste Nagusitik Aste Nahasiara

Bilboko Konpartsen arabera, “abuztuaren 22tik aurrera pandemiak eta krisi ekonomikoak jotako Bilbo alaitzeko, entretenitzeko eta kultura eskaintzeko bitartekoa izango da”. Aste Nahasia iragartzeko kartel lehiaketa jarri dute martxan. Pasa den larunbatean ospatzekoa zen Konpartsakide Eguna, “Aste Nagusirako motorren beroketari hasiera ematen dion konpartsen arteko ospakizuna”, Ainhoa Riveiro eta Iñigo Iglesias Bilboko Konpartsetako bozeramaileek azaldu dutenez. […]

Read More… from Ohiko Bilboko Aste Nagusitik Aste Nahasiara

Modak distantzia soziala ekarri zuen garaia gogora ekarri nahi izan du Errenteriako Jantziaren Zentroak

Udarari begira, Zentroak gaueko bisita gidatuak eskainiko ditu lehendabizikoz. Guztiak larunbat gauean izango dira, uztailaren 18an eta abuztuaren 8an eta 22an, iluntzeko 22: 00etatik aurrera. Errenteriako Jantziaren Zentroak laugarren erakusketa iraunkorra zabaldu berri du. COVID 19aren ondorioz hiru hilabetez itxita egon ondoren. Hala, Iraultza dantza taldeak iraganerako gonbitea egin nahi izan du, eta bidaia horretan, […]

Read More… from Modak distantzia soziala ekarri zuen garaia gogora ekarri nahi izan du Errenteriako Jantziaren Zentroak

‘Sano erradikal’ poema liburua aurkeztu du Isa Diaz idazleak

Poetak heteronormatibitatearen etikatik askatzeko kantua eskaini nahi izan duela aitortu du, “festarako deia luzatzeaz batera, askapen hori irri algaran bilduta gauzatu beharra ikusten baitut, ilargia labe gainean dugularik, hau da, giro pozgarrian, zaratatsuan eta bero-beroan”. Isilune luze baten ondoren dator Isa Diaz (Laudio, 1988) idazleak, gaur, Donostian aurkeztu duen Sano erradikal poema liburua. Jorge Gimenez […]

Read More… from ‘Sano erradikal’ poema liburua aurkeztu du Isa Diaz idazleak

[Bideoa] Huntza taldeak eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Fernando Velazquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Huntza taldearen Lasai Lasai, Olatu bat eta Aldapan gora abestien bideoklipen estreinaldia, izango da gaur, bihar eta etzi Euskadiko Orkestraren sare sozialetan. Euskadiko Orkestrak erreferentziazko euskal artistak eremu sinfonikora eramateko ekimen digital hau jarri zuen martxan duela pare bat urte, Zea Mays taldearen hiru bideoklip eta Doctor Deseoren […]

Read More… from [Bideoa] Huntza taldeak eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Bilboko Arte Ederren Museoa herriz herri

Artearen Ibilbidea ekimenaren helburu nagusiak Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduma bere aretoetatik haratago zabaltzen laguntzea eta herritarrak artera gerturatzea dira. Erakusketa ibiltari hau Bilboko Areatzan hasiko da, eta, geroago, Bizkaiko kostaldean zehar bidaiatuko du uda honetan. Azken hilabeteetan itxialdian egon ondoren, pixkanaka, gizartea dagokion espazio publikoa berreskuratzen ari da. Kulturak eta arteak herritarrei laguntzeko lan […]

Read More… from Bilboko Arte Ederren Museoa herriz herri

[Bideoa] Michel Portal, Oreka TX eta Iñaki Salvador, besteak beste, Donostiako 55. Jazzaldian

Antolakuntza hainbat kontzertu programatzeko ari da lanean, bertan behera geratutako doako saioetako batzuk ordezkatzeko. Donostiako 55. Jazzaldiak osatu eta berretsi du ordaindutako kontzertuen programazioa. Lehen aurreratu zen bezala, bertako musikari asko izango dira bertan, baina, datozen asteotan mugak ireki daitezkeela ikusita, programari Europako musikari erakargarriak batu ahal izango zaizkio. Lehenbizi, hiru kantari portugaldar: Mariza, Salvador […]

Read More… from [Bideoa] Michel Portal, Oreka TX eta Iñaki Salvador, besteak beste, Donostiako 55. Jazzaldian