Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek ‘Trikua esnatu da’ izeneko saiakera argitaratu dute

Agirrek eta Eskisabelek Susa argitaletxearen Lisipe bildumaren baitan kaleratu dute Trikua esnatu da izeneko saiakera. Bertan, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen dute. “Euskalgintzak eta feminismoak bat egiten dute geuregan, geure gorputzetan, geure eguneroko praktiketan, geure bizipenetan, geure erresistentzietan, geure militantzietan euskaldun eta emakume garen heinean, eta hortik euskaltzale eta feminista izateko […]

Read More… from Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek ‘Trikua esnatu da’ izeneko saiakera argitaratu dute

Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregiri eman diete Martin Ugalde Beka

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakasleek 8.000 euroko diru laguntza jaso du, eta urtebeteko epea izango dute lana egiteko. Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan proiektuari esker irabazi dute Martin Ugalde beka Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregi Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakasleek. Aurtengo deialdian,  gai  […]

Read More… from Eneko Bidegain, Ainhoa Larrañaga eta Zuriñe Maguregiri eman diete Martin Ugalde Beka

[BIDEOA] Bizipoza ekimena ezagutzera emateko aurkezpen ekitaldia izango da gaur, Donostian

Pertsona guztien eskubideak bermatuko dituen Euskal Herri inklusiboa eraikitzen laguntzeko helburua du Bizipozak. Aurkezpenak Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon egiten ari dira. Bizipoza, elkarteen elkartea da. 35 elkartek osatzen dute. Horrez gain, hainbat bazkide eta babesle ekonomiko dituzte, baita boluntario sarea ere. Pertsona guztien eskubideak bermatuko dituen Euskal Herri inklusiboa eraikitzen laguntzeko helburuarekin sortu zuten. […]

Read More… from [BIDEOA] Bizipoza ekimena ezagutzera emateko aurkezpen ekitaldia izango da gaur, Donostian

Lanik iraultzaileena dakar La Basu rap abeslariak ‘Gerra’ izenpean

EP-ak biltzen dituen hamar kantuetan, rapa hainbat estilotako musikarekin uztartu ditu Bilbokoak. Elena Caballero La Basu (Bilbo, 1983) rap abeslariak ‘Gerra’ izeneko EP-a plazaratu du. Hamar kantuk osatzen dute lana, horietatik sei euskaraz idatziak. Musikari bizkaitarrak hainbat estilotako musikarekin uztartu du rapa. Erritmo gogorrak eta borrokaz beteriko hitzekin, diskorik iraultzaileena ondu duela dio. Lan berri […]

Read More… from Lanik iraultzaileena dakar La Basu rap abeslariak ‘Gerra’ izenpean

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia martxan

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzkoak behar dute izan lanek; azaroaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira. Ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak saritu nahi ditu Mintzola Ahozko Lantegitik. Horretan bidelagun duen EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko dirusaria esleituko da. 2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak hartuko dira aintzat. Edozein jakintza alorretatik abiatuta, […]

Read More… from Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak gradu amaierako lanak saritzeko deialdia martxan

Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko, ‘Haizea Dator’ ekimena martxan

Egitasmoak lurralde osoan eragiteko asmoa du, bertsozaletasuna sustatuz, jendea elkartera hurbilaraziz, haurrak antolatzaile aktibo bilakatuz eta zirkuitu berri bat sortuz. Orotara zortzi saio antolatuko dira hiru lurraldeetan gaindi. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertso eskoletako ikasleei eta jadanik bertso eskolatik atera diren bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera emateko asmoz, Haizea dator egitasmoa jarri du […]

Read More… from Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko, ‘Haizea Dator’ ekimena martxan

Emakume ‘ikusezinei’ begira jarriko dira ‘21 aulki’ zikloan, Oiartzunen

Urriaren 28an eta azaroaren 25ean, Sinesgaitzari bide egiten: Emakume-ahotsen genealogiak ikastaroa ere antolatu dute. Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eskutik, Emakume ikusezinak begira izenpean aurkeztu duten 21 aulki zikloa, urriaren 4ean abiatuko da Tupust! komiki antologia feministarekin. Saioan Maite Gurrutxagak, Arrate Rodriguezek eta Ainara Azpiazuk parte hartuko dute, Iratxe Retolazak gidatuta, Ehuntze sormen espazioan. Hurrengo egunean, hilak […]

Read More… from Emakume ‘ikusezinei’ begira jarriko dira ‘21 aulki’ zikloan, Oiartzunen

‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan

‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema areto komertzialetan. Elbira Zipitriarengana hurbildu eta bere bizitza hobeto ezagutzeko asmoz, sortu zuen filma Maider Oleaga zinemagileak. Kultur Shareak lan horri buruzko audio elkarrizketa egin zion Oleagari:   Muga deitzen da pausoa beraz, Bilboko Multicines eta Donostiako Printzipe zinema aretoetan ikusi ahal […]

Read More… from ‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan