Iñaki Muruak jantziko dio txapela aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari

Bertso munduan egindako ageriko zein isilpeko lan handia eskertu nahi dizkio Bertsozale Elkarteak Muruari. Iñaki Murua Jauregi (Gabiria, 1956) arduratuko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari txapela jartzeaz. Finala abenduaren 18an izango da Iruñeko  Nafarroa Arenan eta iluntzean igoko da oholtza gainera Murua. Hala erabaki du Bertsozale Elkarteak, “egin duen lan handiagatik esker ona erakusteko”, […]

Read More… from Iñaki Muruak jantziko dio txapela aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari

Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko finalaurrekoan

Larunbatean jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa Durangoko Landako gunean, lehen itzuliko azkena. Osatu dira, beraz, bigarren itzuliko saioak. 2.000 lagunen aurrean, Durangoko Landako guneak Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen itzuliko azken finalaurrekoa hartu zuen larunbatean. Ane Ezenarro Beristain gai-jartzailearen gidaritzapean sartu ziren sei bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar. […]

Read More… from Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko finalaurrekoan

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia ate joka

Irailaren 24an eta 25ean izango dira lehen saioak Getxon eta Arrasaten, hurrenez hurren. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia ekainean aurkeztu zenetik, pasa dira udako oporraldiak, eta konturatzerako hemen da udazkena eta Txapelketa bera ere. Irailaren 24an abiatuko da Getxon, baina txapelketaren hasierako suziria pizteko aurkezpen ekitaldia zehaztua zuen aurretik Bertsozale Elkarteak Amasa-Villabonan. Atzo arratsaldean egin zuten […]

Read More… from 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia ate joka