Allende Arnaizek ‘Birsortu’ erakusketa paratuko du apirilaren 14tik 27ra Oiartzungo Ehuntze espazioan

Serigrafia eta argazki dokumentuen bidez, artistak instalazio moduan aurkeztuko du bere lana erakusketan. Allende Arnaiz artistak Birsortu izeneko arte erakusketa irekiko du Metrokoadroka kolektiboak Oiartzunen kudeatzen duen Ehuntze sormen espazioan, 21 aulki zikloaren barruan. Serigrafia eta argazki dokumentuen bidez, Arnaizek instalazio moduan aurkeztuko du bere lana erakusketan. Horretarako, egileak erakusketaren parte den Laharrak eta belarrak […]

Read More… from Allende Arnaizek ‘Birsortu’ erakusketa paratuko du apirilaren 14tik 27ra Oiartzungo Ehuntze espazioan

Aurtengo ‘21 aulki’ zikloak arte plastikoei zirrikitu bat zabalduko die Oiartzunen

Horretarako, urriaren 5etik 21era bitartean irekita egongo den Tradizioak/Traizioak erakusketa eta hilaren 13an eskainiko duten errezitaldia antolatu dituzte. Oiartzungo Ehuntze sormen espazioak eta Metrokoadroka kolektiboak 21 aulki zikloa antolatu dute. Aurtengo edizioan arte plastikoei zirrikitua zabaltzea izango da asmoa, diziplinartekotasunaren bidean arte plastikoak literaturarekin elkarrizketan jarriz. Horretarako, Onintza Etxebesteren Tradizioak/Traizioak erakusketa ikusi ahal izango da, […]

Read More… from Aurtengo ‘21 aulki’ zikloak arte plastikoei zirrikitu bat zabalduko die Oiartzunen

‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen

Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte, Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan eta Udal aretoan. Aurten ere arte diziplina ezberdinen eta publikoaren arteko elkargune izan nahi duen 21 aulki zikloa antolatu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak, Oiartzunen. Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte. Zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Ainara Lasa […]

Read More… from ‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen

Emakume ‘ikusezinei’ begira jarriko dira ‘21 aulki’ zikloan, Oiartzunen

Urriaren 28an eta azaroaren 25ean, Sinesgaitzari bide egiten: Emakume-ahotsen genealogiak ikastaroa ere antolatu dute. Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eskutik, Emakume ikusezinak begira izenpean aurkeztu duten 21 aulki zikloa, urriaren 4ean abiatuko da Tupust! komiki antologia feministarekin. Saioan Maite Gurrutxagak, Arrate Rodriguezek eta Ainara Azpiazuk parte hartuko dute, Iratxe Retolazak gidatuta, Ehuntze sormen espazioan. Hurrengo egunean, hilak […]

Read More… from Emakume ‘ikusezinei’ begira jarriko dira ‘21 aulki’ zikloan, Oiartzunen