Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika

Edizio berriak eta berrituak egiten jarraitzeaz gain, euskal gizarteari Korrika eskainiko zaio euskararen olatua handitzen jarraitzeko. Atzoko Korrikaren amaiera eta festa arrakastatsuaren ondoren, 22. edizio honen lehendabiziko balantzearen berri emateko bildu dira gaur AEKko ordezkariak, Donostiako Bulebarrean. “Egin dugu! Oso Korrika garrantzitsua izan da!”, hitz horiekin eman diote hasiera agerraldiari. Bertan, adierazi dutenez, “oso garrantzitsua” […]

Read More… from Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika

Karmele Jaiok 22.Korrikarako idatzi duen mezua

Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika. Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal zaiola elkarri eskutik eskura. Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak. Gure a e […]

Read More… from Karmele Jaiok 22.Korrikarako idatzi duen mezua

Korrikaren amaiera festarako dena prest da Donostian

Donostiako Boulevard Zumardian bukatuko da Korrikaren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, apirilaren 10ean, eta aurreikusitakoa baino urtebete geroago. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Gipuzkoako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Zurriola hiribidetik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea”. 22. Korrikaren amaiera festa aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur Korrikako arduradunek. […]

Read More… from Korrikaren amaiera festarako dena prest da Donostian

Amurrion dena prest dute 22. Korrikari hasiera emateko

Euskal Herriko jendarteak hitzordu garrantzitsua izango du datorren ostegunean, martxoak 31, Amurrion. Izan ere, 22. Korrika bertatik abiatuko da arratsaldeko 16:30ean. Amurrioko eta Aiaraldeko herritarrek egun osoko jaia prestatu dute Korrikari hasiera emateko. Hasteko, txupinazoa eta kale animazioarekin girotuko dute herria, eta goizean hainbat ekimenek alaituko dute eguna. Eguerdian parrillada antolatu dute eta herriko hainbat […]

Read More… from Amurrion dena prest dute 22. Korrikari hasiera emateko

AEK-k ‘Uhinak’, Korrikari buruzko dokumentala estreinatuko du ostiralean, Laudion

Emanaldia iluntzeko 20:30ean izango da eta bertan, dokumentalaren egileak diren Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek eta Asier Amondo Korrikako arduradunak hartuko dute hitza. AEK-k Uhinak dokumentala estreinatuko du ostiralean, urtarrilak 28, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Dokumentalaren egileek azaldu dutenez, “Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. […]

Read More… from AEK-k ‘Uhinak’, Korrikari buruzko dokumentala estreinatuko du ostiralean, Laudion

AEK-k Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera

Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n irtengo da Amurriotik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Denetara 2.180 kilometroko ibilbidea izango da. Aurreko edizioa amaitu zen herrialde berean abiatuko da aurtengo ibilbidea: Araban. Izan ere, Amurrio izan da ekintzari irteera emateko AEK-k aukeratutako herria. Bertatik abiatuko da mezu sekretua […]

Read More… from AEK-k Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera

Korrikaren 22. edizioak baditu kantua eta bideoklipa

Sustrai Colina bertsolariak idatzi du HitzEkin abestiaren letra eta Nerea Urbizu musikaria izan da zuzendari artistikoa. Ane Garciak eta Anarik ere hartu dute parte kantuan. Korrikaren 22. edizioa girotuko duen kanta aurkeztu dute arratsaldean, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan. Sustrai Colina bertsolariak idatzi du letra eta Nerea Urbizu musikaria izan da zuzendari artistikoa. Lekunberriko musikariarekin batera, […]

Read More… from Korrikaren 22. edizioak baditu kantua eta bideoklipa

22. Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era

Hitzekin da hautatutako leloa, AEK-ren arabera, “euskara hitzetik ekintzetara eramateko unea da”. AEK eta Korrikaren arduradunek Korrikaren 22. edizioa aurkeztu dute gaur Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. Azaldu dutenez, “2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia, Amurrio abiapuntu eta Donostia helmuga hartuta”. Guztira hamaika egun […]

Read More… from 22. Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era

80 ekitaldi baino gehiago aurten ere euskararen lekukoa kalean egon dadin

AEK-k 80 ekitaldi baino gehiago antolatu zituen atzo, aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin. Euskal Herriko herrialde guztietan izan ziren ekitaldiak, eguerdiko 12etan, “ekitaldi xumeak izan ziren, ordu erdikoak, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak”. Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatutako ekitaldi hauek, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko izan dira. AEK-k […]

Read More… from 80 ekitaldi baino gehiago aurten ere euskararen lekukoa kalean egon dadin

2021ean ez da Korrikarik izango

AEK-k 22. edizioa 2022ko udaberrira atzeratzea erabaki du. “22. Korrika 2022. urtera atzeratu dugu. Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu”, adierazi du Asier Amondo Korrikako arduradunak, San Telmo museoan egin duten agerraldian. “Korrikak helburu ekonomiko zehatza dauka, AEK-ren euskaltegietako lana indartzea, […]

Read More… from 2021ean ez da Korrikarik izango