Garazi Arrula: “Esna dadila piztia, zeren kea usaindu duelako izanen da, eta guk badakigu sua egiten”

Baionako Askatasun plaza eta ingurua jendez gainezka zegoela egin zituen atzo Korrikak bere azken urratsak, Garazi Arrula Ruiz idazle eta itzultzailearen eskutik. Tafallarra izan zen, hain zuzen, hamaika gau eta hamar egunez eskuz esku ibili den lekukoaren barruko mezuaren egilea. Korrika da herri bat gose iraun baino, haginka. Herri anbiziotsu bat ez baita husten agiritan. […]

Read More… from Garazi Arrula: “Esna dadila piztia, zeren kea usaindu duelako izanen da, eta guk badakigu sua egiten”

Irunen dena prest da 23. Korrikari hasiera emateko

Egun osoko jaia prestatu dute bertako herritarrek 23. edizioari hasiera emateko. Egitaraua goizeko 11:00ak aldera hasiko da. Muxikoak, bertso triki-poteoa, artisau-azoka, Korrikaren hasiera-ekitaldia, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste. Euskal Herriak hitzordu garrantzitsua izango du datorren ostegunean Irunen. Izan ere, Harro Herri lelopean, 23. Korrika bertatik abiatuko da, arratsaldeko […]

Read More… from Irunen dena prest da 23. Korrikari hasiera emateko

Administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonentzat euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu du AEK-k

Herritar guztiek euskara doan ikasi ezin dutela salatzeko asmoz, Paperezko bizitzak ipuin lehiaketa ere aurkeztu dute Irunen egin duten ekitaldian. Lehiaketan parte hartu nahi duenak administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonen egoeraren inguruko kontakizun laburra euskaraz osatu beharko du. AEK-k Hizkuntzak mugarik gabe ekimena egin da Irunen, Korrika hasiko den hirian. Bertan,  Paperezko bizitzak izeneko adierazpena […]

Read More… from Administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonentzat euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu du AEK-k

AEK-k 23. Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera

Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 14an irtengo da Irundik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Baionan amaituko da, martxoaren 24an. Denetara 2.700 kilometroko ibilbidea izango da. Ohiturarekin jarraituz, aurreko Korrika amaitu zen herrialde berean abiatuko da aurtengoa: Gipuzkoan. Aurkezpen-egunean iragarri bezala, Irunek emango dio hasiera, eta bertako San Juan plazatik abiatuko da, arratsaldeko […]

Read More… from AEK-k 23. Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera

Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa

Mursegoren gidaritzapean sortutako kanta da Harro Herri. Musikari eibartarraz gain, Ibil Bedi, Urretabizkaia Txaranga, Ibon RG edota Kau Kori Kura taldeek hartu dute parte abestia sortzerako orduan. Amaia Badiolak egin du bideoklipa. Maite Arroitajauregi Mursego musikariak eta Ane Elordi Korrikako arduradunak 23. edizioa girotuko duen kanta aurkeztu dute gaur, Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. […]

Read More… from Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa