‘Barraka’ euskarazko abentura-bideojokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka

Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak irabazi du laugarren beka. 15.000 euroko diru-laguntzarekin, urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko, eta hurrengo urteko Azokan aurkeztuko du. Barraka izeneko euskarazko bideojoko proiektuak irabazi du Durangoko Azokako IV. Sormen Beka. Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarra da lan honen bultzatzailea, eta urtebeteko epea izango du proiektua garatzeko, […]

Read More… from ‘Barraka’ euskarazko abentura-bideojokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka

baDA! Lelopean irekiko ditu ateak Durangoko Azokak abenduaren 3tik 8ra

56. edizioak aurrez aurreko salmenta eta online denda uztartuko ditu. Landakogunean 220 erakusmahai baino gehiago egongo dira aurrez aurre abenduaren 4tik 8ra, eta online denda martxan egongo da abenduaren 3tik 7ra bitartean durangokoazoka.eus webgunean. Leire Urbeltz da aurtengo kartelaren egilea. Durangoko Azokaren 56. edizioan, “itzuliko dira erakusmahaiak, itzuliko dira korridoreak, itzuliko dira Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, […]

Read More… from baDA! Lelopean irekiko ditu ateak Durangoko Azokak abenduaren 3tik 8ra

Ahotsenean parte hartzeko izen ematea ostiralean zabalduko da

Sortzaileek norbere arloari dagokion hiruna plaza izango dituzte euren lan berriak aurkezteko. Ahotsenea Durangoko Azokara begira dago jada. Abenduaren 3tik 8ra egingo da 56. edizioa, eta aurten ere, 2021eko euskarazko sorkuntzari bere tartea egitea izango du helburu, azken urte honetako liburu eta diskoak aurkezteko plaza bat izateko. Izena emateko epea ostiral honetan, urriak 8, goizeko […]

Read More… from Ahotsenean parte hartzeko izen ematea ostiralean zabalduko da

Durangoko Azokak ateak irekiko dizkio publikoari berriz ere

Abenduaren 3tik 8ra izango da aurtengo edizioa. Izen-ematea www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da, irailaren 19ra arte. 56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 19ra arte izango dute horretarako epea zabalik eta durangokoazoka.eus webgunetik egin beharko dute eskaera. Abenduaren 3tik 8ra egingo […]

Read More… from Durangoko Azokak ateak irekiko dizkio publikoari berriz ere