Gaztea eta arrakastatsua izan da aurtengo Durangoko Azoka

Deialdiari erantzun ona eman diote kulturazale gazteek eta Gerediaga elkarteak euskararen eta euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarraitzeko asmoa azaldu du. Bost egunen ostean, Durangoko Azokak ateak itxi zituen atzo eta lehen balorazioa egiteko unea heldu zaie antolatzaileei. 58. edizio hau arrakastatsua izan dela nabarmendu dute lehenik. Lehen hiru egunetan jendez lepo egon da Landako […]

Read More… from Gaztea eta arrakastatsua izan da aurtengo Durangoko Azoka

Bi egun baino ez dira falta Durangoko Azokari hasiera emateko

Landako Gunea eta gainerako guneak azokarako atontzen ari dira egunotan, eta, hala, muntaketa azken txanpan sartu da. “Erakusmahaiak kokatu, seinaleak ezarri, argi eta soinu probak egin… lan guztiak martxa onean doaz”, adierazi dute antolatzaileek.  Bi egun baino ez dira falta 58. Durangoko Azokari hasiera emateko. Asteazkenean, 10:30ean irekiko dira Landako Guneko ateak, eta 12:00etan egingo […]

Read More… from Bi egun baino ez dira falta Durangoko Azokari hasiera emateko

Durangoko Azokan 950 nobedade eta 265 kultur ekitaldi izango dira

Aurtengo edizioa abenduaren 6tik 10era bitartean izango da. Durangoko Azokak 58. edizioko egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur, Plateruenan antolatutako prentsaurrekoan. Bertan, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak ilusioz hitz egin du, eta euskal kulturaren alde elkarlanean aritzeko prest daudela adierazi du. “Euskarak eta euskal kulturak gizartearen babesa behar dute, azken boladan euskalgintzak ohartarazi bezala. […]

Read More… from Durangoko Azokan 950 nobedade eta 265 kultur ekitaldi izango dira

‘Fantasia DA!’ lelopean dator 58. Durangoko Azoka

Ximon Agirre artistak sortu du aurtengo kartelerako irudia, fantasiaren gaia ardatz hartuta. Abenduaren 6tik 10era izango da aurtengo edizioa. 58. Durangoko Azokaren lema eta kartela aurkeztu dituzte gaur, Landako gunean egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujika eta Beñat Gaztelurrutia koordinatzailea eta Miren Narbaiza (Ahotsenea), Irati Agorria (Irudienea), Diana Franco (Kabia), Martxel […]

Read More… from ‘Fantasia DA!’ lelopean dator 58. Durangoko Azoka

Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 15etik aurrera egongo da zabalik

Sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeek hilabeteko epea izango dute euren ideiak aurkezteko aukera, urriaren 15era arte, hain zuzen ere. Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza bihurtuko da abenduaren 6tik 10era. Ekoizpenen erakusketaz gainera, aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, proiekzioak eta musika zein antzerki emanaldiak egongo dira, besteak beste. Kulturzaleei egitarau zabala eskaintzeko asmoz, guneetako antolatzaileak prestaketa lanetan hasi dira, […]

Read More… from Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 15etik aurrera egongo da zabalik

58. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Abenduaren 6tik 10era bitartean egingo da aurtengo edizioa eta erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute antolatzaileek. www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez egongo da izena emateko aukera hilaren 30era arte. Egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda, bestalde, irailean eta urrian zehar izango da. Aurrerago emango da horren berri. Durangoko Azokako 58. […]

Read More… from 58. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da