Durangoko Azoka, euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko bidea

Urtebeteko jardun eta datuen analisi sakonaren ostean, eskuragarri daude jada Siadecok Durangoko Azokarekin elkarlanean garatutako ikerketaren emaitzak. Datuek baieztatu egin dute orain arte kulturgintzaren arloan zabalduta zegoen ustea: Durangoko Azoka euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko oso garrantzitsua da eta handia da ere kulturgintzari ematen dion ikusgarritasuna. Siadecok eginiko ikerketak %3,54eko akats-tartea eta %95,5eko konfiantza-tartea dauka. […]

Read More… from Durangoko Azoka, euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko bidea

Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

Bele, Nøgen, Sara Zozaya, Agoteak edota Harkaitz Cano idazle eta musikari donostiarrek kaleratutako lanak izango dira Landako guneko erakusmahaietan eta Ahotseneako oholtza gainean. Gaur bertan irekiko ditu ateak Durangoko Azokak. 60. urteurrena du eta data borobil baten ospakizunean zentratu beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du arreta Gerediaga Elkarteak. Berrikuntzen artean, batetik, azkenaldian urtero […]

Read More… from Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu

Berritasunen artean, bi gune berri izango dira: Berbagailua eta Atartea, eta gaueko ikuskizunak itzuliko dira. 1000tik gora nobedade, 273 ekitaldi eta 285 erakusmahai izango dira 60. edizioan. Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur, Durangoko Museoan, azoka egunetan Atartea gune berria hartuko duen aretoan hain zuzen. Landako Gunean 285 erakusmahai izango dira […]

Read More… from Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu

Durangoko Azokatik Kulturaren jaialdira

Abenduaren 5etik 8ra izango da aurtengo edizioa. Bertan, oso presente egongo da Palestina, “bai prestaketan zein azokako egun guztietan genozidioa behin-betiko gelditzeko deia luzatuko dugu”, adierazi du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak. 60. Durangoko Azokaren mezua eta iruditegia aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur, Durangoko Landako Gunean. Bertan, Gerediaga elkarteko eta azokaren guneetako arduradunak izan dira, besteak […]

Read More… from Durangoko Azokatik Kulturaren jaialdira

Durangoko Azokaren egitaraurako proposamenak aurkezteko epea zabalik da

Sortzaileek urriaren 6ra arte erregistratu ahalko dituzte proposamen horiek Durangoko Azokaren webgunean. Durangoko Azokaren egitaraua, kultura arloan euskaraz diharduten sortzaileen ekarpenarekin osatzen da, eta aurtengo edizioan ere ekitaldi sorta aberatsa eskaintzeko asmoa du antolakuntzak. Horra bidean, egitaraurako proposamenak egiteko epea zabaldu da gaur. Gunez gune, diziplina anitzetako artistek aurtengo nobedadeen berri emateko aukera izango dute. […]

Read More… from Durangoko Azokaren egitaraurako proposamenak aurkezteko epea zabalik da

60. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurtengo edizioa eta erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute antolatzaileek. www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez egongo da izena emateko aukera hilaren 30era arte. Egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda, berriz, aurrerago izango da. Abenduaren 5etik 8ra bitartean izango da Durangoko Azokaren 60. edizioa, eta […]

Read More… from 60. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da