Irabazleek umorea eta poesia baliatu dituzte aurkeztutako diziplina arteko proiektuan, gaur egungo euskal topikoei buruz gogoeta egiteko. Adarbakarra eta soinujolea izeneko proiektua da aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazlea. Maite Aizpurua (Zumaia, 1990) eta Garazi Navas (Usansolo, 1995) egileek euskal kulturaren irudimenean, mitologian eta erreferentzietan ikertzea proposatzen dute, ikuspegi queer-feminista eta garaikidean oinarrituta, performance […]
Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek irabazi dute Eusko Ikaskuntzaren Gazte Saria ‘Adarbakarra eta soinujolea’ proiektuarekin
