Antton Valverdek jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria

Musikari donostiarrak ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko dute Marijose Rekalde eskultoreak egindako sariaren garaikurra eta segidan kontzertua eskainiko du. Antton Valverde musikari donostiarrak jasoko du 2025eko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamaikagarrena, hain zuzen ere, Odile Kruzeta kazetariak, Edurne Otamendi Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren buruak […]

Read More… from Antton Valverdek jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria

Errobi taldeak jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria

Duhaldek eta Ducauk ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko dute Marijose Rekalde eskultoreak egindako sariaren garaikurra eta segidan kontzertua eskainiko dute. Amaia Ispizua musika sustatzaileak, Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak osatutako Aholku Batzordearen proposamenez jasoko du Errobi taldeak 2024ko Adarra […]

Read More… from Errobi taldeak jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria

Zea Mays tadeak jasoko du Donostiako 10. adarra saria

Taldea aukeratzerako orduan kontuan hartu da laukoteak oso maila altuari eutsi diola kalitateari eta arrakastari dagokienez, 26 urteko musika-ibilbidean. Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamargarrena, hain zuzen ere. Halaxe erabaki dute Juan Gonzalez Andres kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika […]

Read More… from Zea Mays tadeak jasoko du Donostiako 10. adarra saria

Kepa Junkerak irailaren 21ean jasoko du 2020ko Adarra saria

Bilboko musikariari buruzko Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik, 70. Donostiako Zinemaldiaren EITB Galan emango diote saria. Kepa Junkera (Bilbo, 1965) musikariak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean. 70. Donostiako Zinemaldiaren EITB Galaren baitan, musikari bilbotarrari buruz Fermin Aiok zuzendu duen Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik izango da sari banaketa; artistaren osasun arrazoiak […]

Read More… from Kepa Junkerak irailaren 21ean jasoko du 2020ko Adarra saria

Joseba Tapia musikariak jasoko du 9. adarra saria

Musikaria aukeratzerako orduan kontuan hartu dira bere ibilbide luzea, moldakortasuna (era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna), herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana ere. Jose Joaquin Forcada Forki kazetariak, Auria Etxeandia EGOko […]

Read More… from Joseba Tapia musikariak jasoko du 9. adarra saria

Amaia Zubiriak jasoko du 2021eko Adarra saria

Jose Joaquin Forcada Forki kazetariak, Auria Etxeandia EGOko komunikazio arduradunak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika ataleko teknikariak osatutako Aholku Batzordeak aho batez erabaki du aurtengo Adarra Saria Amaia Zubiria kantariari ematea. Amaia Zubiria (Zubieta, 1947) euskal musikaren “ordezkari garrantzitsuenetakoa” dela nabarmendu du Donostia Kulturak. Joan den mendeko 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte […]

Read More… from Amaia Zubiriak jasoko du 2021eko Adarra saria

Kepa Junkerak jasoko du 2020ko Adarra Saria

Bilboko musikariak bere disko-produkzio eskerga eta ezin baliotsuagoaren bidez euskal musikari egin dion ekarpen handia hartu du aintzat Adarra Sariko Aholku Batzordeak. Kepa Junkera musikari bilbotarra izango da 2020ko Adarra Sariaren irabazlea. Hala erabaki du Juan Gonzalez Andres kazetariak, Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak eta Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak osatutako Aholku […]

Read More… from Kepa Junkerak jasoko du 2020ko Adarra Saria