Pello Reparazek sortutako ‘Xiberutikan Mendebaldera’ kantak jarriko dio doinua 24. Korrikari

Arbizuarrarekin batera, Maixux Zugarramurdik eta Erramun Martikorenak hartu dute parte abestian. Pello Reparaz (Zetak) musikariak sortu du 24. Korrikarako abestia. Halaxe jakinarazi dute gaur, Agoizko Kultur Etxean egin duten prentsaurrekoan. Arbizuarrarekin batera, Ane Elordi Korrikako arduraduna, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena izan dira agerraldian Xiberutikan mendebaldera du izena kanta berriak eta Reparaz bera arduratu da […]

Read More… from Pello Reparazek sortutako ‘Xiberutikan Mendebaldera’ kantak jarriko dio doinua 24. Korrikari

Euskarari pizkunde berri bat emateko unea

AEKk euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta helduen euskalduntzea lehen lerrora ekartzea eskatu du. “Korrika sortzeko arrazoiek hor segitzen dute, zoritxarrez, 45 urte geroago. Presa dugu, euskararen etorkizuna jokoan baitago”. 1980an abiatu zen lehenengo Korrika Oñatiko Unibertsitatetik, efemerideaz baliatuta, AEKk Korrikaren sortzaileak eta 1980ko lasterketaren hasieran protagonista izan zirenak omendu zituen larunbatean, euskararen aldeko ekimenaren aurreneko edizioa […]

Read More… from Euskarari pizkunde berri bat emateko unea

Korrikaren garra piztu da

Euskara gara lelopean, euskararen herria zeharkatuko du 24. Korrikak martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik Bilbora. Omendua, bestalde, Errigora izango da. AEKk Korrikaren 24. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin du gaur, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Oraingo honetan, euskararen aldeko mobilizaziorik handiena Atharratzen abiatuko da, martxoaren 19an; gero, hamar gauren eta hamaika egunen buruan, Bilbon amaituko da. Bertan, lekuko barruko […]

Read More… from Korrikaren garra piztu da

‘Euskara eroso ikasi eta bizi’ matrikulazio-kanpaina abiatu du AEKk

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan A1n, A2n eta 16-18 urteko gazteek C1en merkeago izango dute matrikula. Nafarroan ildo horri jarraituz, A1ekoek %100era arte berreskuratu ahalko dute. Ipar Euskal Herrian ere formaziorako aukera eskaintzen dute enpresek, eta langileek doan dituzte euskara-ikastaroak. Irailarekin batera, AEKren matrikulazio-kanpaina berria iritsi da, Euskara eroso ikasi eta bizi lelopean. Azaldu dutenez, “Euskal […]

Read More… from ‘Euskara eroso ikasi eta bizi’ matrikulazio-kanpaina abiatu du AEKk

AEK-k III. Kultur Sorkuntza Beka abiatu du euskal kultura babestu eta sustatzeko asmoz

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 25. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2027ko azarotik aurrera, 25. Korrikak iraun bitartean, hain zuzen. Proposamenak urriaren 31ra bitartean aurkeztu beharko dira. AEK-k lan bat saritzen du bi urterik behin, Korrika kulturalaren bidez. “Beka honen xedea euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea da, eta, 25. Korrikatik aurrera, Korrika […]

Read More… from AEK-k III. Kultur Sorkuntza Beka abiatu du euskal kultura babestu eta sustatzeko asmoz

Zeidfest Gaztea jaialdiak AEK omenduko du larunbatean, Barakaldon

AEKk bereziki eskertu du omenaldia, jaialdi hau “euskal musikaz, giro onean, eroso, aske eta euskaraz aritzeko gunea” delako. Zeidfest Gaztea festibalak AEK omenduko du larunbatean, apirilak 5, Barakaldoko BECen, egun osoz ospatuko den jaialdian. Hori dela eta, AEKren esku egongo da aurtengo irekiera ekitaldia, eraikineko sarrera nagusian goizeko 11:00etan hasiko dena. Ateak irekitzean, bertan bildutako […]

Read More… from Zeidfest Gaztea jaialdiak AEK omenduko du larunbatean, Barakaldon

Euskarak egun dituen erronkak erdigunean jartzeko dokumentala ontzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute

Jalgi Hadi! jarri diote izena proiektuari eta Korrikak lotzen dituen zazpi lurraldeen bitartez euskararen iragana, oraina eta etorkizunari buruz hausnartu nahi dute. Mirokutana ekoiztetxeak eta AEK-Korrikak Jalgi Hadi proiektua jarri dute martxan. Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala diruz laguntzea izango da. “ Jalgi Hadi izeneko Crowdfunding kanpaina abian jarri dugu, […]

Read More… from Euskarak egun dituen erronkak erdigunean jartzeko dokumentala ontzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute

Administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonentzat euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu du AEK-k

Herritar guztiek euskara doan ikasi ezin dutela salatzeko asmoz, Paperezko bizitzak ipuin lehiaketa ere aurkeztu dute Irunen egin duten ekitaldian. Lehiaketan parte hartu nahi duenak administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonen egoeraren inguruko kontakizun laburra euskaraz osatu beharko du. AEK-k Hizkuntzak mugarik gabe ekimena egin da Irunen, Korrika hasiko den hirian. Bertan,  Paperezko bizitzak izeneko adierazpena […]

Read More… from Administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonentzat euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu du AEK-k

Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa

Mursegoren gidaritzapean sortutako kanta da Harro Herri. Musikari eibartarraz gain, Ibil Bedi, Urretabizkaia Txaranga, Ibon RG edota Kau Kori Kura taldeek hartu dute parte abestia sortzerako orduan. Amaia Badiolak egin du bideoklipa. Maite Arroitajauregi Mursego musikariak eta Ane Elordi Korrikako arduradunak 23. edizioa girotuko duen kanta aurkeztu dute gaur, Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. […]

Read More… from Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa

Praktikaturen Mintzalagun egitasmoa Ipar Euskal Herrira helduko da lehen aldiz

Donibane Lohizunen, Getarian, Urruñan eta Ziburun antolatuko dira mintzalagun taldeak. Praktikatu euskaraz gurekin, erraza da, horixe da AEKren Praktikatu zerbitzuak 2023-2024 ikasturterako abiatu duen kanpainaren leloa. Urriko lehen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagunak, mintzakideak eta mintzalagunak. Ikasturte berrian 95 herritan egingo dute: hasi Garraldatik eta Lanestosaraino edo Tuteratik Zumaiaraino. Aurten, gainera, bada berritasun bat: lehenbizikoz, […]

Read More… from Praktikaturen Mintzalagun egitasmoa Ipar Euskal Herrira helduko da lehen aldiz