Azarotik aurrera Badon* opera garaikidea 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia izango da

I. Bekaren emaitzarekin batera, Kultur Sorkuntzarako II. Bekarako lanak aurkezteko deialdia zabaldu dute gaur. Honetan parte hartzeko urriaren 31ra arte egongo da dokumentazioa bidaltzeko epea zabalik. AEK-k Korrikaren 22. edizioan aurreratu zuen bezala, datorren urteko edizioak ekarriko duen berrikuntzetako bat kultur lan baten ekoizpena izango da, Korrika Kulturalaren aterkiaren pean eskainiko dena. Horretarako, Korrika-AEK Kultur […]

Read More… from Azarotik aurrera Badon* opera garaikidea 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia izango da

Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusi berria

Elordik Asier Amondori hartu dio lekukoa. Asier Amondoren lekukoa jasota, Ane Elordi (Zornotza, 1991) izango da Korrikaren arduradun nagusia oraindik aurrera. Hala erabaki zuen AEK-k azken Batzar Nagusian. Amondok, hala ere, AEKn beste eginkizun batzuetan jarraituko duela iragarri du. Elordiren esanetan, “Korrika kolore, iritzi eta pentsamolde desberdin asko elkartzen dituen Euskal Herriko egitasmo bakarrenetakoa da, […]

Read More… from Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusi berria

AEK-k doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika abiatu du

Ekimenaren gakoa da azpimarratzea euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izan behar dutela. Dinamika horren lehendabiziko aurkezpena gaur goizean egin da Bilboko Kalderapekon. Bertan Alizia Iribarren AEKko koordinatzaile nagusiak, Asier Amondo Korrikako arduradunak, eta Garbilan eta Iberdrola enpresetako hainbat langilek hartu dute parte. Hitzekin. Denok euskara doan. Langileok prest dinamikaren ildoetako bat azaldu […]

Read More… from AEK-k doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratuko duen dinamika abiatu du

AEK-k ‘Uhinak’, Korrikari buruzko dokumentala estreinatuko du ostiralean, Laudion

Emanaldia iluntzeko 20:30ean izango da eta bertan, dokumentalaren egileak diren Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek eta Asier Amondo Korrikako arduradunak hartuko dute hitza. AEK-k Uhinak dokumentala estreinatuko du ostiralean, urtarrilak 28, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Dokumentalaren egileek azaldu dutenez, “Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. […]

Read More… from AEK-k ‘Uhinak’, Korrikari buruzko dokumentala estreinatuko du ostiralean, Laudion

AEK-k Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera

Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n irtengo da Amurriotik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Denetara 2.180 kilometroko ibilbidea izango da. Aurreko edizioa amaitu zen herrialde berean abiatuko da aurtengo ibilbidea: Araban. Izan ere, Amurrio izan da ekintzari irteera emateko AEK-k aukeratutako herria. Bertatik abiatuko da mezu sekretua […]

Read More… from AEK-k Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera

‘Aizu!’ aldizkariak 40 urte beteko ditu Durangoko Azokan

Urteurrenaren harira, euskara ikasleentzat propio argitaratzen den aldizkariak zenbaki berezia prestatu du eta abenduaren 7an mahaingurua ere izango da Landakon. 1981eko abenduko Durangoko 16. Disko eta Liburu Azokan aurkeztu zuten Aizu! aldizkariaren 0. zenbakia. Euskara ikasten ari zirenei beren ikas prozesuan laguntzeko euskara errazean idatzitako aldizkariaren aurkezpena xelebrea izan zela diote sortzaileek, aldizkaria baino, aldizkariaren […]

Read More… from ‘Aizu!’ aldizkariak 40 urte beteko ditu Durangoko Azokan

22. Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era

Hitzekin da hautatutako leloa, AEK-ren arabera, “euskara hitzetik ekintzetara eramateko unea da”. AEK eta Korrikaren arduradunek Korrikaren 22. edizioa aurkeztu dute gaur Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. Azaldu dutenez, “2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia, Amurrio abiapuntu eta Donostia helmuga hartuta”. Guztira hamaika egun […]

Read More… from 22. Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era

AEK-Korrikaren kultur sorkuntzarako beka martxan

Euskal sortzaile ororentzat izango da beka, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute. Proposamenak 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira. AEK-k lan bat sarituko du bi urterik behin, Korrika kulturalaren bidez. “Beka honen xedea euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea da, […]

Read More… from AEK-Korrikaren kultur sorkuntzarako beka martxan

80 ekitaldi baino gehiago aurten ere euskararen lekukoa kalean egon dadin

AEK-k 80 ekitaldi baino gehiago antolatu zituen atzo, aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin. Euskal Herriko herrialde guztietan izan ziren ekitaldiak, eguerdiko 12etan, “ekitaldi xumeak izan ziren, ordu erdikoak, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak”. Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatutako ekitaldi hauek, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko izan dira. AEK-k […]

Read More… from 80 ekitaldi baino gehiago aurten ere euskararen lekukoa kalean egon dadin

Euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko, ‘Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!’ dinamika abian

Dinamikak hiru ardatz izango ditu: administrazioari begira eta eragileen inplikazioa; ekitaldi xumeak Euskal Herriko hainbat tokitan; Egizu ekarpena. Babes ekonomikoa. Euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko, AEK-k,Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko du abian, aurten ere. Azaldu dutenez, “Euskal Herriko herritarren % 55 erdalduna da. Berdintasunean oinarritutako jendarte batekin amets egiten badugu, argi dago herritar helduen euskalduntzea […]

Read More… from Euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko, ‘Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!’ dinamika abian