Ahozko hizkerari buruzko ikerketen mintegia eta gazteentzako ‘Ahostegunak’ eta ‘Ahots Baten’ antolatu ditu Mintzolak

Mintzolaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Euskaltzaindiak Mintzolak udazkenerako antolatutako programazioaren berri eman du gaur. Mintzolaren lan-eremua euskarazko ahozko jarduna da, bereziki euskarazko eguneroko hizkera, eta eremu horretan, ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta sustapenean ari da. Ikerketaren arloan, ikerketa deialdien bidez saritutako gradu- eta master-amaierako lanen, ikerketa monografikoen […]

Read More… from Ahozko hizkerari buruzko ikerketen mintegia eta gazteentzako ‘Ahostegunak’ eta ‘Ahots Baten’ antolatu ditu Mintzolak

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik da

Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bidez egingo du eta izena emateko epea gaur ireki eta urriaren 20an itxiko da. Egonaldian parte hartuko duten gazteen taldea izena emandako hurrenkera errespetatuz osatuko da. Ahots Baten ekimenak euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako saioak dira. Mintzola Fundazioa 2021ean azkendu ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik da

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea astelehenetik aurrera zabalik

Egonaldia abenduaren 27tik 30era izango da Amaiurko aterpetxean. Bertan, Ane Labaka bertsolaria, Maialen Belarra gai-jartzailea, Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe Josevisky komikigilea eta Miren Narbaiza MICE musikagile eta kantaria izango dira. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzan trebatutako gazteak Ahots Baten sormen egonaldian elkartuko ditu Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak. “Iaz, pandemiaren eraginez egun banatako bi saio egin […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea astelehenetik aurrera zabalik

‘Ahots Baten’ sormen egonaldia bi egunetan egingo da aurten

Azpeitiko Dinamoa sormen gunean izango da egonaldia, abenduaren 28an eta 29an. Azaroaren 23tik aurrera egongo da izena emateko epea zabalik. Gabonetako oporraldiak baliatuta, lauzpabost eguneko sormen egonaldia antolatu izan du urtero Mintzola Ahozko Lantegiak. Aurten, baina, baldintzak betetzen ez direnez, bi saiotan gauzatzea erabaki du. Abenduaren 28an eta 29an izango da, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldia bi egunetan egingo da aurten

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik

Ahots Baten sormen egonaldia abenduaren 26tik 30era izango da aurten. Bertan, Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar Amorante kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak elkartuko dira taldearekin. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzan trebatutako gazteak Ahots Baten sormen egonaldian elkartuko ditu Mintzola Ahozko Lantegiak bosgarren urtez jarraian. Azkoitiko Abaraxka aterpetxean egingo dute egonaldia, […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik