Iruñean kokatu du istorioa egileak eta protagonista hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketan murgilduko da. Aingeru Epaltza idazleak (Iruñea, 1960) duela 20 urte idatzitako Rock’n’Roll nobelako Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du, Donostian aurkeztu duen Erretzaile damutuen konpainia (Elkar) eleberrirako. Idazleak azaldu duenez, pertsonaia berreskuratu du urte hauetan irakurle batek baino gehiagok Edu berpiztea iradoki […]
