Alaine Agirre idazleak Lizardi saria irabazi du ‘Euri eta ateri’ ‘lanarekin

Epaimahaiaren arabera, narrazioak lehen esalditik harrapatzen du irakurlea. Egoerak gain eginda dagoen pertsonaia baten ezinegona agertzen du, dramatismo orotik urrun, umorea eta ironia bidelagun hartuta, dotore, fin eta trebe. Alaine Agirrek irabazi du Lizardi Sariaren 43. edizioa Euri eta ateri izeneko lanarekin. Bigarren aldia da idazle bermeotarrak literatura sari honetan gailentzea lortzen duela, izan ere, […]

Read More… from Alaine Agirre idazleak Lizardi saria irabazi du ‘Euri eta ateri’ ‘lanarekin

Alaine Agirreren ‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’ eleberrian oinarritutako ‘Sehaska-kanta gorriari’ antzezlana estreinatuko dute Oñatin

Arta kolektiboak larunbatean taularatuko du obra Oñatiko Santa Ana Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. “Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, zaintzan, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia batean murgilduko gara Sehaska-kanta gorriari antzezlanarekin”. Arta kolektiboa da antzezlana sortu duena eta azaldu duenez, “diziplina anitzeko obra honen bidez, Alaine Agirre idazlearen lengoaia poetikoa, edertasuna, mina, sakontasuna eta begirada […]

Read More… from Alaine Agirreren ‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’ eleberrian oinarritutako ‘Sehaska-kanta gorriari’ antzezlana estreinatuko dute Oñatin

[Bideoa] Amatasunaren inguruan dauden hainbat tabu biluztuz

Alaine Agirre idazleak Karena izeneko eleberria aurkeztu du, Elkar argitaletxearen eskutik. Alaine Agirre idazleari (Bermeo, 1990) askotan esan diote tabuak biluzteko idazten duela eta horixe bera egin du oraingoan ere. Amatasunaren terrenora egin du jauzia Karena eleberria ontzeko, eta normalean isilpean eta ezkutuan geratzen diren gaiak agerian utziz. Gaur aurkeztu du liburua Elkar argitaletxearen eskutik, […]

Read More… from [Bideoa] Amatasunaren inguruan dauden hainbat tabu biluztuz

[BIDEOA] Alaine Agirrek ‘Ane’, Txandaka bildumaren laugarren eleberria aurkeztu du

Independizatzeari buruzko istorio bat dakar Bermeoko idazleak Erein argitaletxearen eskutik. Maren, Libe eta Oier-en ostean dator Ane, Txandaka bildumaren barruan Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) idatzitako laugarren atala. “Liburu bakoitzean pertsonaia bati txanda pasatzen diogu”, azaldu du idazleak eta oraingoan Ane bihurtu du gaztetxoei zuzendutako nobela honetako protagonista. Anek 18 urte bete ditu eta unibertsitatean hasi […]

Read More… from [BIDEOA] Alaine Agirrek ‘Ane’, Txandaka bildumaren laugarren eleberria aurkeztu du

Alaine Agirre: “Botere harreman batetik datorren istorio latz bat da”

‘Kamisoi zuri zetazkoa’ (Erein) da Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) ondu duen azken liburua. Narrazio ilustratu bat da. Gordintasun osoz, pederastia istorio bati heldu dio Bermeoko idazleak. Kontakizunak hamaika urteko neskatila bat du protagonista, eta harekin batera, gizonezko heldu bat, udalekuetako begiralea, gaztetxoaren konfiantza irabaziko duena, ingurukoetatik isolatu egingo duena haren inozentziaz aprobetxatuz. […]

Read More… from Alaine Agirre: “Botere harreman batetik datorren istorio latz bat da”