[Bideoa] Izena duenak izana du, baita Gazan ere

Mikel Ayestaran kazetari eta idazleak Gazako istorioak liburua plazaratu du, azken bi hamarkadetan Gazan egindako lanaren emaitza gisa. Mikel Ayestaran kazetari eta idazleak azken hogei urteetan eguneroko batean jasotako Gazako istorioei liburu formatua eman zion apirilean. Argitalpen horrek erderaz ikusi zuen argia. Orain, euskarazko bertsioa plazaratu du Ibon Plazaola itzultzailearen laguntzarekin. Gazako istorioak (Alberdania) da […]

Read More… from [Bideoa] Izena duenak izana du, baita Gazan ere

‘Aurpegiak’, benetakotasuna bilatzeari buruzko eleberria ondu du Amaia Telleriak

Lili da istorio honetako protagonista. Familiarekin herri txiki batera bizitzera joan da. Gazteak aurre egin beharko dio bere bizitza ingurune ezezagun batean berreraikitzeko erronkari. Institutu berrira egokitzen eta lagun berriak egiten saiatzen da. Amaia Telleria idazleak aspalditik zeukan kezka bat buruan bueltaka, “sare sozialetan gehienetan erakusten den irudia itxura perfektukoa da, zoriontsua, edertasun kanonen barrukoa. […]

Read More… from ‘Aurpegiak’, benetakotasuna bilatzeari buruzko eleberria ondu du Amaia Telleriak

Hasier Larretxeak ‘Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da’ liburua plazaratu du

Afektibitatea, identitate pertsonala eta homosexualitatea dira liburuaren ardatzak. Hasier Larretxea (Arraioz, 1982) poeta gisa da batez ere ezaguna. Orain arte sei poema liburu kaleratu ditu. Tarteka, baina, bere kontalari sena ere atera eta testu narratiboren bat eskaintzen digula dio Aritz Galarraga editoreak. Horren adibide dugu Alberdania argitaletxearen eskutik kaleratu berri duen Idaztea gibelera zenbatzen ikastea […]

Read More… from Hasier Larretxeak ‘Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da’ liburua plazaratu du

Irene Solaren ‘Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien’ euskaratu du Joxean Elosegik

Solaren hirugarren eleberriak emakumeak ditu ardatz. Irene Sola idazle katalanaren hirugarren eleberria euskaratu du Joxean Elosegik Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien izenburupean. Jorge Gimenez Bech Alberdaniako editorearen ustez, Solak bere munduaren eraikuntzan jarraitzen du, “narrazioari buruz pentsatzen duena eta uste duena mamitzen jarraitzeko bide horretan”. Oraingoan emakumeak dira liburuaren ardatza. Nobela honetan lanean […]

Read More… from Irene Solaren ‘Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien’ euskaratu du Joxean Elosegik

‘Nerabeen garrasia’ saiakera aurkeztu dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok

Nerabeen osasun mentala du ardatz liburuak. Maitane Ormazabal terapeuta eta coach-a eta Telmo Lazkano Gizarte Zientzietako irakaslea dira Nerabeen garrasia saiakeraren egileak Alberdaniaren eskutik argitaratu dute lana, argitaletxearen hogeita hamargarren urteurrenean. Izan ere, Alberdaniak literatura- eta pentsamendu-lanetan zentratutako bere argitalpen-ildo historikoan argi eta garbi bereizten den proiektu bat katalogoan sartzeko erabakia hartu du. Liburua argitaratzeko […]

Read More… from ‘Nerabeen garrasia’ saiakera aurkeztu dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok

Josu Penades idazleak ‘Egarria’ eleberria kaleratu du

Literatura ulertzeko modu jakin baten emaitza da eleberria. Kontaketa teknikarako destilazioa erabili du egileak hizkuntza literarioari dagokionez, eta baita kontatzeko moduari dagokionez ere. Josu Penades (Bermeo, 1962) idazleak Egarria izenburua duen eleberria aurkeztu du gaur, Alberdania argitaletxearen eskutik. Nobela berri honek, aurreko lan guztien ezaugarri bat betetzen du: pertsonaiak ditu ardatz. Izan ere, egileari interesatzen zaion […]

Read More… from Josu Penades idazleak ‘Egarria’ eleberria kaleratu du

Iñaki Segurolaren ‘Ganorexia’ hilondoko liburua aurkeztu dute

Saiakera honetan bere betiko hainbat gai ageri dira: herria eta hizkuntza (bien galerak sortzen dion mina), idazlearen ofizioa, gizakion arteko harremanak, bere beldurrak eta ametsak, fedea, Jainkoa, eliza baina baita espiritualitatea ere. Heriotzaz ere ari da baina aurreko bi saiakeretan aritu zen moduan, ez gehiago. Ganorexia du izenburu Iñaki Segurolak hil aurretik idatzita utzi zuen […]

Read More… from Iñaki Segurolaren ‘Ganorexia’ hilondoko liburua aurkeztu dute

Karlos Linazasoro idazleak ‘Samuel eta Slawo’ narrazio-bilduma kaleratu du

Liburua 86 narrazioz osatuta dago, 150 inguru orrialdetan. Bi kopuru horiek argi uzten dute laburtasuna dela narrazio gehienen ezaugarrietako bat. Izan ere, mikro-ipuin garbiak dira asko eta asko; beste batzuk, ordea, antzerkirako gidoi edo elkarrizketa tankerakoak. Ipuinak edo narrazio laburrak eta poesia dira Karlos Linazasoro idazleak gehien landu dituen generoak, Alberdania argitaletxearekin gaur aurkeztu duen Samuel […]

Read More… from Karlos Linazasoro idazleak ‘Samuel eta Slawo’ narrazio-bilduma kaleratu du

Amatasunaren inguruko ipuin liburua aurkeztu du Goiatz Labandibar idazleak

Amez du izenburu lan berriak. Egileak adierazi duenez, “Ama on batengandik espero ezin daitezkeen gauzak kontatzen dituzte narrazio hauek”. Goiatz Labandibar idazleak Amez, 25 narrazio biltzen dituen liburua, aurkeztu du Donostian, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editorearekin batera. Oiartzuarraren bosgarren ipuin bilduma da honakoa eta editorearen hitzetan, “asmo zehatza dago guzti-guztietan literatura irakurleari aurkezten zaizkion pertsonaiengana, […]

Read More… from Amatasunaren inguruko ipuin liburua aurkeztu du Goiatz Labandibar idazleak

Carolina Luzon idazle eta marrazkilariak ‘Haurdunaldi Game’ liburu ilustratua aurkeztu du

Ama izatekotan direnei hitz egiten die zuzen-zuzenean egileak, umorea eta ironia baliatuz. Haurdunaldi Game izeneko liburu ilustratua dakar oraingoan Carolina Luzon idazle eta marrazkilariak. Gaur aurkeztu du lana bideokonferentzia bidez, Jorge Gimenez Bech Albedarniako editorearekin batera. Egilea Italian bizi da azken urteotan, eta han du bere artegintzarako “kanpamendu nagusia”. Arte Ederretako doktorea da Granada eta […]

Read More… from Carolina Luzon idazle eta marrazkilariak ‘Haurdunaldi Game’ liburu ilustratua aurkeztu du