Logo eta ‘Patrika’ bilduma berriak aurkeztu ditu Alberdania argitaletxeak

Santi Leone, Katixa Dolhare eta Gorka Bereziartua dira saila abiatu duen alearen egileak. Jon Miranderen jaiotzaren 100. urtemuga betetzen den honetan, haren obra eta figura aztertu dute hiru idazleok, bakoitzak bere prismatik. Argitaletxeak bigarren alea ere kaleratu du gaur: Markos Zapiainen Ni, laiko. Berrikuntza ugari dakartza Irungo Alberdania argitaletxeak. Lantaldearen esanetan, “hogeita hamar urte luzez, […]

Read More… from Logo eta ‘Patrika’ bilduma berriak aurkeztu ditu Alberdania argitaletxeak

‘Jostorratza eta haria’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak

Galdera batekin abiatzen da eleberria: “zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan dabil liburua”, dio idazleak.  Duela 24 urte plazaratu zuen Jostorratza eta haria eleberriaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak. Oraingo honetan, 2001eko edizioarekiko aldaketa nagusiak Iratxe Retolazak egin duen hitzaurrea eta testuaren eguneratzea izan […]

Read More… from ‘Jostorratza eta haria’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak

Bertol Arrietak dekadentziaren erretratua egin du ‘Diesel’ liburu berriak biltzen dituen ipuinetan

Ironia, nostalgia eta umore surrealista dira ipuin liburu honen osagai nagusiak. Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrieta idazleak gaur aurkeztu duen Diesel ipuin liburu berria (Alberdania). Nahiz eta kontakizun guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak dira, “diesel jendea”. Arrietak azaldu duenez, […]

Read More… from Bertol Arrietak dekadentziaren erretratua egin du ‘Diesel’ liburu berriak biltzen dituen ipuinetan

Joseba Zulaikak ‘Aberriaren inpaseak’ saiakera plazaratu du

Euskal komunitate nazionalaren osagai linguistiko, historiko, politiko, sozial eta kultural ugari kontuan hartuz, idazleak transformazio betean dagoen giza-talde baten itxi gabeko eztabaidak bildu ditu liburuan. Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazlea Aberriaren inpaseak saiakera (Alberdania) osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei beste modu […]

Read More… from Joseba Zulaikak ‘Aberriaren inpaseak’ saiakera plazaratu du

Izaskun Graciak ‘Basokoa’ lehen eleberria euskaraz kaleratu du

Landa eremuan girotutako beldurrezko istorio bat ondu du idazleak Alberdania argitaletxearen eskutik. Lehen eleberria aurkeztu du Izaskun Gracia idazleak (Bilbo, 1977) Basokoa izenpean. Orain arte, euskal poeta gisa ezagutu izan dugu, izan ere, hiru poema liburu argitaratu ditu orain arte. Egileak aitortu du Basokoa “oso liburu berezia” dela. “Alde batetik, erronka izan da euskaraz idatzi […]

Read More… from Izaskun Graciak ‘Basokoa’ lehen eleberria euskaraz kaleratu du

‘Berbelitzen hiztegia’ kaleratu du Anjel Lertxundi idazleak

Prosa laburren izenburuekin eta haiei buruzko testuekin osatutako hiztegi bat da Berbelitzen hiztegia liburua (Alberdania). Prosaren tekla ugariak baliatzen ditu (glosak, hausnarketak, kronikak, kritikak, ipuinak…), tonu eta musika desberdinak entzunarazten (umorea, kronika, ipuina…), sentsazio literario oparoak eragiten. Orain dela hogei urte, EIZIE elkarteak itzulpenarekin zerikusirik izan zezakeen zerbait idaztea eskatu zion Anjel Lertxundi idazleari. Aire […]

Read More… from ‘Berbelitzen hiztegia’ kaleratu du Anjel Lertxundi idazleak

Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko sortzaile eta editorea hil da

Gaixotasun baten ondorioz zendu da Gimenez, 67 urte zituela. 67 urte zituela hil da gaur goizean Jorge Gimenez Bech (Irun, 1956) idazle, itzultzaile eta editorea, gaixotasun baten ondorioz. urtean Alberdania argitaletxea sortu zuen Inazio Mujika idazle eta editorearekin batera Irunen. 1997an, berriz, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten eta jardun horretan aritu zen 2013ra arte. […]

Read More… from Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko sortzaile eta editorea hil da

Amaia Telleria idazleak gaztetxoentzako ‘Zuhara. Buru-hezurren itsasoan’ eleberria plazaratu du

Aurreko bi eleberrietan agertzen ziren abentura, abiadura eta jakin-mina aurkituko ditu irakurleak Zuhara sailaren hirugarren ale honetan. Amaia Telleriak (Idiazabal, 1993) duela bi urte argitaratu zuen Zuhara sailaren aurreneko liburua Zuhara. Itsasoaren deia eleberria izenburupean. Iaz bigarren alea kaleratu zuen, eta, orai, gipuzkoarraren hirugarrenak ikusi du argia Zuhara. Buru-hezurren itsasoan izenburuarekin. Aritz Galarraga Alberdania argitaletxeko […]

Read More… from Amaia Telleria idazleak gaztetxoentzako ‘Zuhara. Buru-hezurren itsasoan’ eleberria plazaratu du

‘Gaueko azken expressoa’ eleberria ondu du Eneko Aizpurua idazleak

Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari eta familiari buruzko nobela da, baina baita Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa pizten duen lana ere. Eneko Aizpurua (Lazkao, 1976) idazleak bere laugarren eleberria kaleratu du Gaueko azken expressoa izenburupean, Alberdania argitaletxearen eskutik. Azken hiru nobelak genero beltzekoak izan dira, baina Aritz Galarraga editorearen arabera, lan berria oso […]

Read More… from ‘Gaueko azken expressoa’ eleberria ondu du Eneko Aizpurua idazleak

Kepa Diegezek ‘Eguraldiaren Euskara’ saiakera kaleratu du

Eguraldiari buruzko hitzak bildu ditu egileak Alberdania argitaletxearen eskutik plazaratu duen liburuan. Arotitzez edo eguraldiari buruzko hitzez osatu du Kepa Diegezek (Bilbo, 1960) Eguraldiaren Euskara saiakera. Egileak azaldu duenez, “liburu honek protagonista behinena du bere baitan: aro-bidaiaria. Denbora-bidaiari batek ez bezala, hark ez du atzera-aurrera egiten denboran barrena, baizik eta beti aurrera egiten duela, herriz […]

Read More… from Kepa Diegezek ‘Eguraldiaren Euskara’ saiakera kaleratu du