Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Itsasoaren deia’ eleberria kaleratu du

Gaztetxoentzako liburu hau “abentura eleberri bat da, irudimenezko mundu batean gauzatzen dena, baina gu guztion munduaren giltzarri nagusiak, edo antzekoak, dituena”. Amaia Telleriak (Idiazabal, 1993) duela urtebete argitaratu zuen bere lehen liburua Haize-lekuak izenpean. Lan horrek izandako harrera onaren ostean, idazleak gaztetxoei zuzendutako Zuhara. Itsasoaren deia eleberria kaleratu du oraingoan. Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko […]

Read More… from Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Itsasoaren deia’ eleberria kaleratu du

‘Koiteretzia’ izenburupean, eleberri dialogikoa idatzi du Iñaki Segurolak

Pandemiaren garaiotan bizi izan dugunari eta oraindik ere bizitzen ari garenari buruz gogoeta egiteko liburua ondu du idazleak. Iñaki Segurola (Azpeitia, 1962) filologo, hiztegigile eta idazleak Koiteretzia izeneko eleberria kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik. Hainbat saiakera kaleratu ondoren, oraingoan, nobelaren erregistroa hobetsi du egileak, zeri buruz eta pandemiaren garaiotan bizi izan dugunari eta oraindik ere […]

Read More… from ‘Koiteretzia’ izenburupean, eleberri dialogikoa idatzi du Iñaki Segurolak

[BIDEOA] Eskarne Mujikak Agota Kristofen ‘Analfabetoa idazle’ narrazio autobiografikoa euskaratu du

Eskarne Mujika itzultzaileak eta Anjel Lertxundi idazleak Agota Kristofen Analfabetoa idazle narrazio autobiografikoa aurkeztu dute, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editorearekin batera. Anjel Lertxundi pozik agertu da argitaletxeak “diamante fin hau” plazaratzeko erabakia hartu duelako. Izan ere “opari bat da euskal irakurleontzat, eta are handiagoa akaso euskal idazleontzat Agota Kristofen gogoeta eta oroitzapen hauek geure […]

Read More… from [BIDEOA] Eskarne Mujikak Agota Kristofen ‘Analfabetoa idazle’ narrazio autobiografikoa euskaratu du

[BIDEOA] Irene Aldasorok Sally Rooney irlandarraren ‘Jende normala’ eleberria euskaratu du

Munduan, eta amodioan, leku zehatz propiorik bilatu ez duten bi gazte dira protagonistak, baina hortxe dago eleberri honek dakarren paradigma berria, bi gazte horiek bizitza propio eta erakargarri bat eraikitzeko egin behar duten borrokaz hitz egiten du idazle irlandarrak. Irene Aldasorok Sally Rooney idazle irlandarraren Jende normala eleberria euskaratu du Alberdania argitaletxearekin. Idazle andana bati […]

Read More… from [BIDEOA] Irene Aldasorok Sally Rooney irlandarraren ‘Jende normala’ eleberria euskaratu du

Yurre Ugarte idazleak ‘Lilurabera’ narrazio laburren bilduma aurkeztu du

Zortzi ipuinez osatuta dago idazle tolosarraren liburu berria. Honetan ia protagonista guztiak emakumean dira eta artea dute bizimodu. Yurre Ugarte (Tolosa, 1965) idazleak zortzi kontakizun bildu ditu Lilurabera izenburuko liburuan. “Egoerak oso aldakorrak dira batetik bestera, baina giro eta atmosfera bat dute”, adierazi du egileak. Arteak modu batera edo bestera zaurituriko pertsonaiak ekarri ditu liburu […]

Read More… from Yurre Ugarte idazleak ‘Lilurabera’ narrazio laburren bilduma aurkeztu du

Mila Salterain Idazleak ‘Sasiola’ izeneko eleberri historikoa kaleratu du

Eleberriaren ardatza XVII. mendean, Durangaldean lan egiten zuen diru faltsutzaile talde bat da. Mila Salterain idazleak Alberdania argitaletxeko Jorge Gimenez Bech editorearekin batera, Sasiola izeneko eleberria aurkeztu du Donostian. Durangarra da Salterain, eta inguru horietan XVII. mendean gertatu zirenak dira, hain zuzen, Sasiola eleberri historikoan kontatzen dituenak. Gimenezek adierazi duenez, “talaia ugaritatik hurbil gintezke nobela […]

Read More… from Mila Salterain Idazleak ‘Sasiola’ izeneko eleberri historikoa kaleratu du

[Bideoa] Txomin Peillenek pedofilia eta intzestua jorratu ditu ‘Minotauro’ eleberrian

Ele zahar kutsuko historia bat harilkatu du, XVI. mendeko Euskal Herrian gertatutako intzestu baten inguruan. Kontu zahar hori, baina, oraingo garaietara ekarri du idazleak, fikziozko toki eta pertsonen izenekin. Minotauro (Alberdania) bere hamargarren eleberria du Txomin Peillenek (Paris, 1932), eta oraingo honetan, literaturara gutxitan iristen diren bi gai jorratu ditu: pedofilia eta intzestua. Ele zahar […]

Read More… from [Bideoa] Txomin Peillenek pedofilia eta intzestua jorratu ditu ‘Minotauro’ eleberrian

‘Sano erradikal’ poema liburua aurkeztu du Isa Diaz idazleak

Poetak heteronormatibitatearen etikatik askatzeko kantua eskaini nahi izan duela aitortu du, “festarako deia luzatzeaz batera, askapen hori irri algaran bilduta gauzatu beharra ikusten baitut, ilargia labe gainean dugularik, hau da, giro pozgarrian, zaratatsuan eta bero-beroan”. Isilune luze baten ondoren dator Isa Diaz (Laudio, 1988) idazleak, gaur, Donostian aurkeztu duen Sano erradikal poema liburua. Jorge Gimenez […]

Read More… from ‘Sano erradikal’ poema liburua aurkeztu du Isa Diaz idazleak

[Bideoa] Irene Solaren ‘Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak’ liburua euskaratu du Joxan Elosegik

Idazleak eleberri honen aukera baliatu du ikuskera eta ahotsari buruz gogoeta egiteko. Irene Sola idazle katalanak Joxan Elosegi itzultzailearekin eta Jorge Gimenez Bech Alberdaniako editorearekin batera, Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak izeneko eleberria aurkeztu du Donostian. Bi heriotza bortitz jasaten dituen familia baten inguruan josi du idazleak narrazioa, bertan irudiak txertatuz, poemak, beste […]

Read More… from [Bideoa] Irene Solaren ‘Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak’ liburua euskaratu du Joxan Elosegik

[Bideoa] Amaia Telleriak ‘Haize-lekuak’ eleberria aurkeztu du

Idazleak muinean bere amonaren umetako oroitzapenak dituen kontakizun bat ondu du, Gerra Zibilean girotuta. Amaia Telleria idazleak, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editorearekin, Haize-lekuak izeneko eleberria aurkeztu du, gaur, Donostian. Idazle gaztea da Telleria, baina dagoeneko hainbat sari jaso ditu narrazio laburraren alorrean, haien artean Errenteria Hiria saria. Bere ibilbidean lehen aldiz egin du eleberrirako […]

Read More… from [Bideoa] Amaia Telleriak ‘Haize-lekuak’ eleberria aurkeztu du