Fikziozko pertsonaia baten bizitza ezagutuko dugu obra honetan. Hala, feminismoaz, abortatzeko eskubideaz eta beste hainbat kontuz hitz egingo dute taula gainean. Lau urte luzez mimo handiz lanean aritu ondoren, Aleka antzerki taldeak prest du antzezlan berria. Koltxoi azpian jarri diote izena eta ekainaren 8an taularatuko dute lehen aldiz jendaurrean, Pasai San Pedroko Erti udal aretoan. […]
