XX. urteurrena ospatzeko, taldeak bere ibilbideko doinu esanguratsuenak bertsio berrituan eskainiko ditu, hainbat gonbidaturen laguntzarekin. Alos Quartet taldeak 20 urte bete ditu eta Loraldia Udagoienean egingo duen kontzertuarekin ospatzeko asmoa du. Zuzenekoa urriaren 8an izango da Bilboko Alondegian, arratsaldeko 20:00etan. Xabier Zeberiok (nyckelharpa, biolina), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Ivan Carmonak (biolontxeloa) osatzen […]
Alos Quartet-ek XX. urteurrena ospatuko du Loraldia Udagoienean eskainiko duen kontzertu bereziarekin
