‘Aurpegiak’, benetakotasuna bilatzeari buruzko eleberria ondu du Amaia Telleriak

Lili da istorio honetako protagonista. Familiarekin herri txiki batera bizitzera joan da. Gazteak aurre egin beharko dio bere bizitza ingurune ezezagun batean berreraikitzeko erronkari. Institutu berrira egokitzen eta lagun berriak egiten saiatzen da. Amaia Telleria idazleak aspalditik zeukan kezka bat buruan bueltaka, “sare sozialetan gehienetan erakusten den irudia itxura perfektukoa da, zoriontsua, edertasun kanonen barrukoa. […]

Read More… from ‘Aurpegiak’, benetakotasuna bilatzeari buruzko eleberria ondu du Amaia Telleriak

Amaia Telleria idazleak gaztetxoentzako ‘Zuhara. Buru-hezurren itsasoan’ eleberria plazaratu du

Aurreko bi eleberrietan agertzen ziren abentura, abiadura eta jakin-mina aurkituko ditu irakurleak Zuhara sailaren hirugarren ale honetan. Amaia Telleriak (Idiazabal, 1993) duela bi urte argitaratu zuen Zuhara sailaren aurreneko liburua Zuhara. Itsasoaren deia eleberria izenburupean. Iaz bigarren alea kaleratu zuen, eta, orai, gipuzkoarraren hirugarrenak ikusi du argia Zuhara. Buru-hezurren itsasoan izenburuarekin. Aritz Galarraga Alberdania argitaletxeko […]

Read More… from Amaia Telleria idazleak gaztetxoentzako ‘Zuhara. Buru-hezurren itsasoan’ eleberria plazaratu du

‘Aurkituko zaitut’ eta ‘Pitzatuta gaude denok’ Erria Txikota! gaztetxoentzako bildumaren lehen bi aleak kalean

Alberdania argitaletxea aspaldian ari zen irakurle gaztetxoentzako eleberri sorta bat sortzeko ideiaren inguruan lanean, Teresa Caloren Aurkituko zaitut eta Amaia Telleriaren Pitzatuta gaude denok! dira, hain zuzen ere, bide horretan jarri dituen lehen bi harlauzak. Erria Txikota! izenburua jarri diote Alberdania argitaletxeko arduradunek jaio berri den bildumari, esapideak ederki biltzen duelako, haien ustez, sail berriaren […]

Read More… from ‘Aurkituko zaitut’ eta ‘Pitzatuta gaude denok’ Erria Txikota! gaztetxoentzako bildumaren lehen bi aleak kalean

Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Itsasoaren deia’ eleberria kaleratu du

Gaztetxoentzako liburu hau “abentura eleberri bat da, irudimenezko mundu batean gauzatzen dena, baina gu guztion munduaren giltzarri nagusiak, edo antzekoak, dituena”. Amaia Telleriak (Idiazabal, 1993) duela urtebete argitaratu zuen bere lehen liburua Haize-lekuak izenpean. Lan horrek izandako harrera onaren ostean, idazleak gaztetxoei zuzendutako Zuhara. Itsasoaren deia eleberria kaleratu du oraingoan. Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko […]

Read More… from Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Itsasoaren deia’ eleberria kaleratu du

[Bideoa] Amaia Telleriak ‘Haize-lekuak’ eleberria aurkeztu du

Idazleak muinean bere amonaren umetako oroitzapenak dituen kontakizun bat ondu du, Gerra Zibilean girotuta. Amaia Telleria idazleak, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editorearekin, Haize-lekuak izeneko eleberria aurkeztu du, gaur, Donostian. Idazle gaztea da Telleria, baina dagoeneko hainbat sari jaso ditu narrazio laburraren alorrean, haien artean Errenteria Hiria saria. Bere ibilbidean lehen aldiz egin du eleberrirako […]

Read More… from [Bideoa] Amaia Telleriak ‘Haize-lekuak’ eleberria aurkeztu du