Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ liburuaren antzerkirako egokitzapena egin du Artedramak

Antzezlanaren aurrestreinaldia urriaren 18an izango da Luhuson, eta estreinaldia, berriz, Bilboko Arriaga antzokian urriaren 25ean. Miñan liburuak (Susa) Ibrahima Balde ginearraren bizitzaren kronika kontatzen du. 2019an idatzi zuen Amets Arzallus kazetari eta bertsolariak liburua Balderekin batera. Ander Lipus antzerkigileak aitortu duenez, liburua lehen aldiz irakurri zuenen bihotzak krak egin zion. “Benetako istorio bat, gogorra, hunkigarria, […]

Read More… from Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ liburuaren antzerkirako egokitzapena egin du Artedramak

Ander Lipusen antzezlanak Ganbila bildumara gehitu dituzte

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Ander Lipus antzerkigilearen Antzerkiaren labirintoan I: Bitakora koadernoa eta Antzerkiaren labirintoan II: Artedrama baten bila. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko […]

Read More… from Ander Lipusen antzezlanak Ganbila bildumara gehitu dituzte

‘Keinu’ antzerki ikastaro trinkoak antolatu dituzte Gernikan

Amancay Gaztañagak, Jon Ander Urrestik eta Ander Lipusek eskainiko dituzte ikastaroak azaroan eta abenduko hiru asteburutan. Artedramak eta Gernikako Kultur Etxea Fundazioak elkarlanean, arte eszenikoetara hurbildu nahi duten herritarrei aukera luzatu nahi die jolasa, irudimena eta sorkuntza elementu nagusitzat dituen antzerkiaren abenturan murgiltzeko. “Gernika-Lumon kultur eskaintza anitza emateko asmotan Keinu antzerki ikastaroak ere eskaini nahi […]

Read More… from ‘Keinu’ antzerki ikastaro trinkoak antolatu dituzte Gernikan