Azaroaren 10era arte egongo dira margolanak Ziudadelako Bolborategia aretoan ikusgai. Margolanez osatutako bilduma da Gaur Kexati nabil! eta Angel Presencioren (Iruñea, 1969) bizipenetatik abiatzen da. Arrakastarik gabe arte-esparruko hainbat deialditan sartzeko egindako saiakeretatik eta bizipen horiei emandako erantzun plastikotik, hain justu. Presencio bere bizipenak islatzen saiatzen den margolaria da, “protestatik ongi egindako margolanek sortutako gozamenera”. […]
Read More… from Angel Presencio margolariaren ‘Gaur Kexati nabil!’ erakusketa ireki dute Iruñean
