‘Berbelitzen hiztegia’ kaleratu du Anjel Lertxundi idazleak

Prosa laburren izenburuekin eta haiei buruzko testuekin osatutako hiztegi bat da Berbelitzen hiztegia liburua (Alberdania). Prosaren tekla ugariak baliatzen ditu (glosak, hausnarketak, kronikak, kritikak, ipuinak…), tonu eta musika desberdinak entzunarazten (umorea, kronika, ipuina…), sentsazio literario oparoak eragiten. Orain dela hogei urte, EIZIE elkarteak itzulpenarekin zerikusirik izan zezakeen zerbait idaztea eskatu zion Anjel Lertxundi idazleari. Aire […]

Read More… from ‘Berbelitzen hiztegia’ kaleratu du Anjel Lertxundi idazleak

Anjel Lertxundi idazleak ‘Desertuan behatxuloa’ liburua kaleratu du

Saiakeraren zentzu betean ari da idazlea liburu honetan enbor askotarikoei ezpal askotarikoak ateratzeko lanean. Anjel Lertxundi idazleak Desertuan behatxuloa izeneko saiakera aurkeztu du Alberdania argitaletxearen eskutik eta Juan Kruz Igerabide lagunarekin batera. Edizio lanetan aritu da azken hau eta egilearen testuen edizio lana egiteak bertigo pixka bat ematen diola ere aitortu du. “Abian doan tren […]

Read More… from Anjel Lertxundi idazleak ‘Desertuan behatxuloa’ liburua kaleratu du

[BIDEOA] Eskarne Mujikak Agota Kristofen ‘Analfabetoa idazle’ narrazio autobiografikoa euskaratu du

Eskarne Mujika itzultzaileak eta Anjel Lertxundi idazleak Agota Kristofen Analfabetoa idazle narrazio autobiografikoa aurkeztu dute, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editorearekin batera. Anjel Lertxundi pozik agertu da argitaletxeak “diamante fin hau” plazaratzeko erabakia hartu duelako. Izan ere “opari bat da euskal irakurleontzat, eta are handiagoa akaso euskal idazleontzat Agota Kristofen gogoeta eta oroitzapen hauek geure […]

Read More… from [BIDEOA] Eskarne Mujikak Agota Kristofen ‘Analfabetoa idazle’ narrazio autobiografikoa euskaratu du

Anjel Lertxundik ‘Gilles de Rais’ liburua aurkeztu du

“Eleberri labur zeharo umotua da Lertxundik dakarkiguna, inguru tragiko batean gauzatzen den peripezia batzuetan lazgarria, beste batzuetan groteskoa, inoiz komikoa ere bai”. Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazleak, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak lagunduta, Gilles de Rais eleberria aurkeztu du, gaur bideokonferentzia bidez. Argitalpen berri honekin Lertxundik fikzioaren bidea berreskuratu du hiru urteren ostean, izan […]

Read More… from Anjel Lertxundik ‘Gilles de Rais’ liburua aurkeztu du

[BIDEOA] ‘Itzuliz usu begiak’ saiakera liburua ondu du Anjel Lertxundik

Euskal Literaturan itzulpengintza gutxietsita dagoela uste du Anjel Lertxundik (Orio, 1948). Kezka horretatik abiatuta ondu du Itzuliz usu begiak saiakera, itzulpenaren aldarrikapena egiteko xedearekin, hain zuzen ere. Hasiera batean ez zuen gaiari buruzko libururik plazaratzeko asmorik, Ibon Sarasolak Bitakora kaierak liburua irakurri eta kezka bertsuak zituela konturatu zen arte. Lertxundik urteetan pilatutako oharrak, tartean itzulpengintzari […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Itzuliz usu begiak’ saiakera liburua ondu du Anjel Lertxundik