‘Apaiz kartzela’ dokumentala azaroaren 26an estreinatuko da zinema aretoetan

Filmak munduko apaizentzako kartzela bakarra, Vatikanoaren eta Francoren artean Zamoran sortutakoa, du hizpide, eta frankismoaren zapalkuntzaren aurka altxatu ziren apaizen borroka dakar gogora, protagonisten beraien kontakizunetik abiatuta. Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian aurkeztu ondoren, Ritxi Lizartzak, David Pallaresek eta Oier Aranzabalek zuzendutako Apaiz kartzela dokumentala azaroaren 26an estreinatuko da zinema aretoetan. 1968. eta 1976. urteen […]

Read More… from ‘Apaiz kartzela’ dokumentala azaroaren 26an estreinatuko da zinema aretoetan

Zamorako espetxean preso egondako apaizei omenaldia egingo diete Durangoko Azokako Irudienea gunean

Abenduaren 7an Apaiz-kartzela dokumentalaren work in progress emanaldia izango da Durangoko Azokako Irudienean. Oier Aranzabal, David Pallares eta Ritxi Lizartza dira zuzendariak eta beraiekin batera, preso egondako apaizak ere bertaratuko dira. Durangoko Azokako 54. edizioa hasteko hiru aste bakarrik falta dira, eta kulturaren plazako guneak buru-belarri ari dira euren programazioa ixten. Irudienean esaterako, azken urtean […]

Read More… from Zamorako espetxean preso egondako apaizei omenaldia egingo diete Durangoko Azokako Irudienea gunean