‘Mugaezin’ da aurtengo Araba Euskarazen kanta

Eh, Mertxe! rock taldea arduratu da abestia ontzeaz. Araba Euskarazen 2024ko edizioak badu dagoeneko kanta. Aurtengo leloaren izen bera du: Mugaezin. Ibai Landa dugu abestiari hitzak jarri dizkiona, Ikastolako ikasle ohia, eta Oiongo San Bizente ikastolako irakaslea. Abestiarekin, eta abestia oinarri hartuta osatu duten dantzarekin, euskarak ez duela mugarik adierazi nahi izan dute. “Harresiak hautsi […]

Read More… from ‘Mugaezin’ da aurtengo Araba Euskarazen kanta

‘Zortzi Alaba Dantzari’ da aurtengo Araba Euskaraz festarako kanta

Ekainaren 19an Olarizun izango da aurtengo Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Trebiñuko Argantzun ikastolarentzat izango da. Manex Agirre bertsolariak jarri dizkio hitzak eta Sukasuan eta Dupla taldeek erantsi diote musika. Zortzi alaba dantzari da aurtengo Araba Euskaraz festaren abestia. Manex Agirre bertsolariak jarri dizkio hitzak eta Sukasuan eta Dupla taldeek erantsi diote musika. […]

Read More… from ‘Zortzi Alaba Dantzari’ da aurtengo Araba Euskaraz festarako kanta

[BIDEOA] Laudio Ikastolak 2021eko Araba Euskaraz iragartzeko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Arabako ikastolen aldeko jaia gertutik bizi ezin izan duten horientzat erakusleiho bihurtu nahi izan dute kanta eta bideoklipa. “Zabal bideak da Laudion, ekainaren 20an egingo den Arabako Euskaraz festarako aukeratu duten leloa. “Egun bizi dugun egoeran, asko dira berriz zabaldu beharreko bide eta leihoak; Itxaropenari, ilusioari, parte hartzeari, naturari, eraldaketari, berdintasunari, euskarari, talde lanari, elkarlanari, […]

Read More… from [BIDEOA] Laudio Ikastolak 2021eko Araba Euskaraz iragartzeko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Udazkenean, ikastolen aldeko jaietarako ‘udaberri berri bat!’

Herri Urrats irailaren 20an ospatuko da Senperen, Araba Euskaraz eta Ibilaldia urriaren 18an Amurrion eta Elorrion, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan eta Zizurkilen eta Nafarroa Oinez bertan behera geratu da. Duela aste batzuk, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Herri Urrats jaiak atzeratu egin zituztela iragarri zuen Ikastolen Elkarteak. Orain data berriak iragarri dituzte. Hala, Herri Urratsen kasuan, […]

Read More… from Udazkenean, ikastolen aldeko jaietarako ‘udaberri berri bat!’