Aroa Arrizubieta bertsolari gazteak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Gasteiztarra Manex Agirrerekin aritu zen buruz burukoan. Xabi Ricok jantzi zion txapela irabazleari, 700 lagunen aurrean. Larunbat arratsaldean, Gasteizko Printzipal antzokian jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala 700 lagunen aurrean. Bertan, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz), Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Paula Amilburu Izargarai  (Aramaio), Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko) eta Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz) bertsolariak ikusi […]

Read More… from Aroa Arrizubieta bertsolari gazteak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Peru Abarrategik finalerdietarako pase zuzena

Hurrengo saioa, otsailaren 4an izango da Oionen, bertako zinema aretoan, arratsaldeko 17:30ean. Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte pasatu dira Arabako lehen txapelketa jokatu zenetik. Arabako Bertsozale Elkarteak azken edizioetan irudikatu zuen ibilbideari jarraituz, “Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea […]

Read More… from Peru Abarrategik finalerdietarako pase zuzena

Peru Abarrategik irabazi du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Manex Agirrerekin iritsi zen buruz burukora Abarrategi eta Serapio Lopezek jantzi zion txapela. 450 lagun elkartu ziren Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Arabako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean jokatu zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Bertan Manex Agirre, Oihane Perea, Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Paula Amilburu bertsolariak izan ziren lehian. Arantxa Sobrino aurkezle eta Aintzane […]

Read More… from Peru Abarrategik irabazi du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Apirilaren 1ean abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa Amurrion

Lehiaketa ekainaren 11ra arte luzatuko da. Gasteizko Europa Biltzar Etxeko Maria de Maeztu Auditorioan izango da finala. Arabako Bertsozale Elkarteak asteburu honetan aurkeztu du aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa Laudioko Aiaraldea Ekintza Faktorian. 2019ko Txapelketa izan zen azkena eta bertan Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan zuten. Aurtengo edizioan ere bide horri eutsi nahi diotela […]

Read More… from Apirilaren 1ean abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa Amurrion

Apirilean abiatuko da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa

Ekainaren 11n izango da finala Gasteizen. Urtarrilean hastekoa bazen ere, apirilean abiatuko da azkenean 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 19an aurkeztuko da txapelketa eta jokoa bera apirilaren 1ean hasiko da Amurrion eta ekainaren 11n izango da finala Gasteizen. 4 fasetan banatuko da lehia, final zortzirenak 30 bertsolarirekin, final laurdenak 18rekin, finalerdiak 12rekin eta finala 6 […]

Read More… from Apirilean abiatuko da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa

2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa atzeratu dute

Arabako Bertsozale Elkarteak datorren urteko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du egungo gizarte eta pandemiaren bilakaera dela eta txapelketa behar bezala burutzea ahalbidetzen ez delako. Arabako Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 17ko agindua eta abenduaren 14ko dekretuan ezarritako araudia aztertu ondoren, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du, araudi honekin eta pandemiaren egoera […]

Read More… from 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa atzeratu dute

Urriaren 23an abiatuko dira Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak

Lau kanporaketa jokatuko dira, Legution, Dulantzin, Zigoitian eta Kanpezun. 12 bertsolari sailkatuko dira urtarrilean hasiko den txapelketarako. Arabako Bertsozale elkarteak ezagutzera eman duenez, 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 27k izena eman dute eta urrian jokatuko diren kanporaketetan 12 bertsolari sailkatuko dira, 2019ko txapelketako finalistak, berriz, zuzenean sailkatuta daude. 2019ko txapelketaren sailkapenaren arabera […]

Read More… from Urriaren 23an abiatuko dira Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak

Iñaki Viñaspre, 2019ko Arabako txapelduna

Informazioa: Bertsozale.eus Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oier Suarez aurkezle eta Marta Ugarte gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Viñaspre nagusitu zen eta beraz, 2019ko Arabako txapelduna da. Finaleko epaimahaia bost epailek osatu zuten:  Ainhoa Aizpurua, […]

Read More… from Iñaki Viñaspre, 2019ko Arabako txapelduna

Arabako Bertsolari Txapelketako finala prest!

Larunbatean jokatuko da 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalistak gogotsu eta prest daude saio on bat egin eta txapela janzteko. Lierni Altunak jantziko dio txapela garaileari. Hauek dira finalistak: XABI IGOA: 1992. urtean jaiotako aramaioarra. Hirugarren aldia da finalean parte hartuko duela. MANEX AGIRRE 1982. urtean jaiotako aramaioarra. 2015eko txapelduna da. […]

Read More… from Arabako Bertsolari Txapelketako finala prest!

Araian hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, otsailaren 9an

Arabako Bertsozale Elkarteak, Zalduondoko Lazarraga Jauregian, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du. Ekimen honek Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan du. Eraikitako zubiek eta urteetan pausuz pauso eginiko lanak duen garrantzia goraipatuz. Hiru zalduondarrek hartu dute hitza. Lehenengoa, Oihane Perea 2017ko txapelduna izan da eta Txapelketari hasiera eman dion testua irakurri du. Ondoren Bernardo […]

Read More… from Araian hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, otsailaren 9an