Bideoa interpretazio panel batean txertatuko da, Araiako gazteluan bertan. Haren bitartez, panelean integratutako QR kode bat erabiliz, gazteluan barrena bidaiatu ahal izango dute bisitariek. Patxi Juaristi Azkue Euskal Herriko Unibertsitateko Ilustrazio Zientifikoko Masterreko ikasle egresatuak dibulgaziorako bideo bat sortu du Master Amaierako Lanean (MAL). Egiteko horretan, EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) kalkulu zientifikorako superordenagailua baliatu […]
