Arantxa Urretabizkaia idazleak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

Pertsona nagusiak dira eleberri honetarako idazleak aukeratu dituen protagonistak, nahiz eta liburua ez den zahartzaroaren gainekoa. 111 Akademiak Arantxa Urretabizkaiari (Donostia, 1947) emango dio 2022ko 111 Akademiaren Saria. Akademiako kideek Urretabizkaiaren Azken etxea eleberria izendatu dute iazko libururik gogokoen. 212 akademia-kide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 114k parte hartu dute 2022ko sariduna izendatzeko […]

Read More… from Arantxa Urretabizkaia idazleak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

[BIDEOA] Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du

Zahartzaroaren estereotipoekin apurtzen duten pertsonak dira liburuko pertsonaiak, egilearen esanetan, ez dira pertsona tradizionalak, “ez dute bizimodu tradizional bat izan eta protagonistak azken etxe horren bila egingo dituen edo emango dituen pausoak ere ez dira tradizionalak izango”. Pertsona nagusiak dira Arantxa Urretabizkaiak Azken etxea (Pamiela) izeneko nobela berrirako aukeratu dituen protagonistak, nahiz eta liburua ez […]

Read More… from [BIDEOA] Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du

Anton Abbadia saria jasoko du Arantxa Urretabizkaiak euskarari egindako ekarpenagatik

Sarituak Gipuzkoako artista gazte batek sortutako obra bat jasoko du. Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazleak jasoko du aurtengo Anton Abbadia Saria, hala erabaki baitu aho batez epaimahaiak. Ohitura den bezala, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, jasoko du Abbadia Saria, Foru Jauregian egingo den ekitaldian.  “Urretabizkaiak bizitza osoa darama euskararen alde lanean, baita egoerarik zailenetan […]

Read More… from Anton Abbadia saria jasoko du Arantxa Urretabizkaiak euskarari egindako ekarpenagatik