Egitasmo berritzaile honen bidez, ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak emango zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtuko da. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateak (HUHEZI) eta Euskaltzaindiak proiektu berritzaile bat aurkeztu dute gaur. Hain zuzen, ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko erabiliko den ikerketa-ekintza, aurrerantzean Arikala izenarekin ezagutuko dena. […]
