Joana Otxoa de Alaiza eta Alex Gurrutxagaren ‘Txori kantazale’ ikuskizuna taularatuko dute bihar, Arriagan

Ikuskizun honek parentesi bat propo­satzen digu, “geldialdi labur bat eguneroko bizitzan, Xabier Leteren obran murgildu eta haren hitz eta doinuekin beste behin ere hunkitzeko”. Kontzertua 19:30ean izango da. Bihar, asteazkena, Literatura eta Musika Euskaraz zikloari ekingo diote berriz ere Bilboko Arriaga Antzokian, Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak sortutako Txori kantazale ikuskizunarekin. Oraingoan ere, […]

Read More… from Joana Otxoa de Alaiza eta Alex Gurrutxagaren ‘Txori kantazale’ ikuskizuna taularatuko dute bihar, Arriagan

Tanttaka konpainiak ‘Esnearen Kolorekoa’ ikuskizuna estreinatuko du abenduaren 3an, Bilboko Arriaga Antzokian

Obra Nell Leyshon idazle britainiarraren izenburu bereko eleberriaren antzerki-egokitzapena da. Fernando Bernuesen gidaritzapean, Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivarese eta Jose Ramon Soroiz aktoreak ikusiko ditugu taula gainean. Tanttaka Teatroak Fernando Bernuesek zuzendutako Esnearen Kolorekoa antzezlana estreinatuko du abenduaren 3an, Bilboko Arriaga antzokian. Obra Nell Leyshon idazle britainiarraren izenburu bereko eleberriaren […]

Read More… from Tanttaka konpainiak ‘Esnearen Kolorekoa’ ikuskizuna estreinatuko du abenduaren 3an, Bilboko Arriaga Antzokian

Joxan Goikoetxeak ‘Hesia urraturik’ ikuskizuna estreinatuko du ganbera formatuan, Xabier Lete gogoratzeko

Ikuskizuna Bilboko Arriaga Antzokiko foyerrean izango da datorren astelehenean, azaroak 14, eta Goikoetxeak berak hartuko du parte, Landarbaso Abesbatzak, Beñat Egiarte tenorrak eta Klara Mendizabal sopranoak lagunduta. Literatura eta Musika Euskaraz zikloak beste hitzordu bat eskainiko du Bilboko Arriaga antzokiko foyerrean datorren astelehenean, azaroaren 14an, 19:30etik aurrera. Aurreratu dutenez, emanaldia “oso berezia” izango da da, […]

Read More… from Joxan Goikoetxeak ‘Hesia urraturik’ ikuskizuna estreinatuko du ganbera formatuan, Xabier Lete gogoratzeko

‘Lathe Biósas’ dantza ikuskizunaren estreinaldia asteazkenean eta ostegunean Arriagan

Ikuskizunaren estreinaldia azaroaren 18 eta 19an egingo dute Bilboko antzokian arratsaldeko 19:00etan. Lathe biósas koreografiak bi pertsonen arteko topaketa erakusten du, espazio-denbora jarraituan. Elkarretaratzean sortzen den elkarrizketa intimoak gelditu eta begiratzearen balioa aldarrikatzen du, begirada bizitzaren zentzuarekiko lotura galduaren bila bideratzearen balioa. Kanpai konpainiak poema bisuala sortu du, kalitate piktoriko handiko irudiz betea, ikuslea harrapatzeko […]

Read More… from ‘Lathe Biósas’ dantza ikuskizunaren estreinaldia asteazkenean eta ostegunean Arriagan