32 euskal artisten bizipenak #ResiliART erakusketa birtualean

Erakusketak deseskalatzearen lehem faseetan sortutako lanak biltzen ditu, bizitakoa kontuan hartuta. Maiatzaren 28an, osteguna, inauguratuko da arratsaldeko 20: 00etan www.artgia.com gunean. Jendarte osoaren zirkulazio askea mugatzen duen konfinamenduak adierazpen artistikoaren bidez garatu eta komunikatzeko beharra indartu du. Errealitate hori agerian geratu da ARTgia Sorgune & Aretoak egindako bigarren deialdi birtualean; oraingoan, Unesco Etxearen laguntzarekin, Erresilientzia […]

Read More… from 32 euskal artisten bizipenak #ResiliART erakusketa birtualean

ARTgia-k eta Unesco Etxeak euskal artisten lanak ezagutarazteko deialdia ireki dute

Lanak maiatzaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira. ARTgia Sorgune aretoak eta Unesco Etxeak #ResiliART deialdi artistikoa abiatu dute, Garapen Jasangarriko helburuak oinarri hartuta. Egitasmoak sortze-lana eta artisten lana orokorrean, sustatzea eta zabaltzea ditu helburu. Erakusketa eta hedapena birtualak izango dira eta Unescok apirilaren 15ean kaleratu zuen munduko ResiliART mugimenduaren barruan du hastapena. “ResiliART artea […]

Read More… from ARTgia-k eta Unesco Etxeak euskal artisten lanak ezagutarazteko deialdia ireki dute

Utopia eta distopien arteko kontakizuna proposatzen du #ARTdemia erakusketa birtualak

Artelanak kapitalismoaren ingurukoak dira, eskubideen murrizketei buruzkoak, murgildurik gauden hizkuntza belizistari ere erreparatzen diote, eta, horrela, pentsamendu kritikoa indartzen dute. “Jendarte osoa bere etxeetan giltzapetuta mantentzen duen konfinamenduak adierazpen artistikoa garatzeko beharra are indartsuagoa izatea eragin du”, diote ARTgia gunekoek. Errealitate hori agerian geratu da Gasteizko aretoak deituriko #ARTdemia deialdiarekin: lehenengo deialdi birtual honetan, bost […]

Read More… from Utopia eta distopien arteko kontakizuna proposatzen du #ARTdemia erakusketa birtualak

‘#ARTdemia’ deialdiaren lehen edizioa abiatu dute Enebada! eta Kultur ACT elkarteek ARTgiarekin batera

Berrogeialdian zehar garatutako tokiko artisten sorkuntzak erdigunean jartzeko sortu dute egitasmoa. “Une historiko honetako obren erakusketa birtual bat: pandemia bat”, azaldu dute. “Bi aukera genituen; alde batetik erakusketak, hitzaldiak, mikro-antzerkiak eta bisita gidatuak bertan behera uzten jarraitzea edo zerbait ezberdina antolatzea eta sorkuntza erdigunean jartzen jarraitzea”, dio Iñaki Landa ARTgiako arduradunak. Orain arte hiru erakusketa […]

Read More… from ‘#ARTdemia’ deialdiaren lehen edizioa abiatu dute Enebada! eta Kultur ACT elkarteek ARTgiarekin batera

Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen

Artisten erakusleiho izatea du helburu Neguko Azokak, “artista eta publikoaren artean zubi berriak eraikitzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak zabaltzeko”. ARTgia sorgune & aretoak Gasteizko Neguko Arte Azoka martxan jarri du aurten ere. “Artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakusleiho izateko jaio da azoka”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak eta sortzaile plastikoentzako “behar beharrezkoa […]

Read More… from Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen

Yone Estivariz, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Aguirre artistek EmART sariak jaso dituzte

Epaimahaiak Uxue Bereziartua diseinatzaileari eta Maitane Argote artista plastikoari ere bi akzesit emango dizkie. Bi urtetik gora igaro dira ARTgia proiektua abiatu zenetik, “gure txikitasunetik, lan eta lan egiten dugu aukerak sortzeko asmoz eta tokiko artista eta sortzaileei merezi duten lekua egiten laguntzeko”, adierazi du Almu Maeso ARTgia-ko kideak. ARTgiak feminismoa du bere oinarrietako bat, […]

Read More… from Yone Estivariz, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Aguirre artistek EmART sariak jaso dituzte

Piko Zulueta argazkilariak ‘Basoratu’ erakusketa aurkeztu du Gasteizko ARTgia aretoan

20 argazkik eta mosaiko erraldoi batek osatzen dute abenduaren 15era arte ikusgai egongo den erakusketa. Gaur arratsaldean bisita gidatu bat egingo dute. Piko Zulueta (Gasteiz, 1979) argazkilari arabarrak Basoratu izeneko erakusketa aurkeztu du gaur Gasteizko ARTgia aretoan. Proiektu honek argazkigintza sorkuntza garaikidea Shinrin Yokua-rekin (basoan ibiltzea eta gure zentzumenen bitartez naturarekin konektatzean datzan jardunbide japoniarra) uztartzen ditu. […]

Read More… from Piko Zulueta argazkilariak ‘Basoratu’ erakusketa aurkeztu du Gasteizko ARTgia aretoan

Arabako emakume sortzaileak ezagutzera emateko asmoz EmART beka jarri du martxan ARTgia guneak

Hautaketa prozesua ikasketa prozesua bihurtzeko helburuarekin, urriaren 24, 25 eta 26an, ARTgiak aurkeztu nahi duten pertsona guztientzako hiru formakuntza saio eskainiko ditu. Emakume gazte eta artista arabarrei zuzendutako beka da EmART.  Antolatzaileen arabera, programaren izenaren erroak (Em) berak esaten duen bezala, emakumeari egiten dio erreferentzia. “Sortzaile hauek arte garaikidearen parte izan eta sentitzea eta artista […]

Read More… from Arabako emakume sortzaileak ezagutzera emateko asmoz EmART beka jarri du martxan ARTgia guneak