Gasteizko Artiumek egitarau berezia prestatu du Museoen Nazioarteko Egunerako

Museoak maiatzaren 15-16ko asteburura eraman ditu jarduerak eta sarrera doan izango da. Juncal Ballestinen erakusketarekin lotutako Elvira Illanaren dantza garaikideko pieza batek osatuko du egitaraua ostegunean, hilak 19. Gasteizko Artium Museoak egitarau berezia prestatu du Museoen Nazioarteko Egunaren karietara, datorren astebururako. Programak aukera ugari eskainiko ditu: sei erakusketa, lantegi irekiak, bisita gidatu bereziak, eta ondarearen […]

Read More… from Gasteizko Artiumek egitarau berezia prestatu du Museoen Nazioarteko Egunerako

Gasteizko Artium Museoak ‘Katinka Bock. Logbook’ erakusketa aurkeztu du

Artistak azken bost urteetan egindako obra sorta bat jasotzen du erakusketak, batzuk Artiumerako propio sortu ditu.  Katinka Bock. Logbook erakusketak artistaren oraingo lanak ezagutzeko aukera eskainiko du, haren ibilbidearen funtsezko ezaugarriekin: Eskultura, arkitektura eta hizkuntzaren eremuen arteko etengabeko trukea. Bock-en eta bertako artisauen arteko elkarlanetik eta museoko espazioak balearen sabelarekin edo itsasontzi baten sotoarekin lotzetik […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak ‘Katinka Bock. Logbook’ erakusketa aurkeztu du

Gasteizko Artium Museoak Martxoaren 8rako jarduera programa aurkeztu du

Hilaren 5, 6 eta 8an, zenbait aurkezpen, proiekzio eta solasaldi egingo dira. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Moyra Davey, Esther Ferrer, Gema Intxausti, Lourdes Mendez, Laura Valles Vilches eta Lur Olaizolak. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela-eta, egitarau berezia antolatu du Gasteizko Artium Museoak, emakumeek praktika artistikoan duten presentziaren auziarekin loturiko hainbat alderdiri buruz gogoetatzeko; […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak Martxoaren 8rako jarduera programa aurkeztu du

‘Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan’ erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

Erakusketan 80ko hamarkadaren bigarren erdialdean lehiaketara aurkeztu zirenen arteko dozena bat bideo musikal daude ikusgai. Erakusketak, gainera, jaialdiarekin lotutako urte horietako dokumentazio bilduma zabala biltzen du. Gasteizko Bideo-Musika Jaialdiko lehen sei edizioetara (1985-1990) hurbiltzen da aurtengo Komisario Berriak deialdian hautatutako Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan erakusketa. Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak […]

Read More… from ‘Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan’ erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

‘Helmets’, June Cresporen erakusketa monografikoa Gasteizko Artium museoan ikusgai

Artistaren lanen inguruan museo batean egiten den lehen erakusketa monografikoa da. 2021eko maiatzaren 2ra arte bisitatu ahal izango da. June Cresporen (Iruñea, 1982) ibilbide artistikoan ohikoak diren gaiak landu dituzte Beatriz Herraez eta Enrique Martinez komisarioek Helmets izeneko erakusketa monografiko honetan: aurretik zeuden formen irakurketa berriak lortzeko eraldaketa eta konbinazioak. Artistaren ibilbideko hainbat momentutako obrak […]

Read More… from ‘Helmets’, June Cresporen erakusketa monografikoa Gasteizko Artium museoan ikusgai

Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioa ardatz duen erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

Zinemaldiaren artxiboko material ugari bildu ditu erakusketak, horietako asko argitaratu gabeak, hala nola gutunak, dokumentuak, argazkiak eta aldizkariak. Erakusketa Artium Museoko A01 aretoan egongo da ikusgai abenduaren 8ra arte. Donostiako Zinemaldiak, Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eta Gasteizko Artium Museoak Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko izeneko erakusketa aurkeztu dute. 1977ko Donostiako Zinemaldia […]

Read More… from Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioa ardatz duen erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

Gasteizko Artiumek Donostiako Zinemaldiaren 1977ko edizioa gogora ekarriko du erakusketa baten bidez

Irailaren 9tik abenduaren 8ra arte, Zinemaldiaren artxiboko materialak egongo dira ikusgai, asko inoiz ezagutzera eman gabeak, tartean, gutunak, agiriak, argazkiak eta aldizkariak. Donostiako Zinemaldiak, Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eta Artium Museoak Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko izeneko erakusketa irekiko dute irailaren 9an Gasteizko museoan bertan. Erakusketa Donostiako Zinemaldiaren 1977ko edizioan ardaztuko da, alegia, […]

Read More… from Gasteizko Artiumek Donostiako Zinemaldiaren 1977ko edizioa gogora ekarriko du erakusketa baten bidez

Artistei zuzendutako ikasketa-programa sortu dute Tabakalerak eta Artiumek

Izena emateko epea zabalik egongo da 2020ko martxoaren 31ra arte. Gasteizko Artium Museoak eta Donostiako Tabakalera Zentroak, indarrak batu eta akordio bat sinatu dute Jarduera Artistikoen Institutua (Jai) sortzeko. Artistei zuzendutako ikasketa-programa da, eta datorren udan irekiko ditu ateak. Praktika artistikoa izango da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko ditu. Institutua […]

Read More… from Artistei zuzendutako ikasketa-programa sortu dute Tabakalerak eta Artiumek

Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian erakusketa Artium museoan

Erakusketak 1977. eta 2002. urteen arteko praktika artistikoak aztertuko ditu. Artium museoko bildumaren funtsak ditu ardatz Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian izeneko erakusketak, eta euskal testuinguruan garatutako praktika artistiko eta kulturalei buruzko gogoeta zabala egiten du. 1977. urtea hartu dute abiapuntu erakusketa honetarako, “gertaera politiko, sozial eta kultural handien garaiaren hasiera”. Eta […]

Read More… from Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian erakusketa Artium museoan