[Bideoa] Asel Luzarraga idazleak ‘Uzta garaia’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Idazleak “disidentzia pilula txikiak” jarri ditu bidean gazteek ere euren buruari galderak egin eta oinordetzan hartu duten munduaren arrakalei errepara diezaieten. Asel Luzarraga idazleak (Bilbo, 1971) gazte literaturara itzuli da Uzta garaia (Elkar) izeneko nobela berriarekin. Ibilbide oparoa egiten ari da idazle bizkaitarra, hiru hilabete dira helduentzako Malthusen ezinegona izeneko eleberri distopikoa kaleratu zuenetik eta […]

Read More… from [Bideoa] Asel Luzarraga idazleak ‘Uzta garaia’ gazteentzako eleberria kaleratu du

[BIDEOA] Asel Luzarraga idazleak ‘Malthusen ezinegona’ izeneko eleberri distopikoa aurkeztu du

Idazleak adinaz, denboraren kudeaketaz, bizitzaren helburuaz, gizon eta emakumeei buruz edota gustuko artelanei buruz gogoeta egiten du lan berrian. Hilabete batzuk dira Asel Luzarraga idazleak (Bilbo, 1971) Bahiketa eleberria kaleratu zuela eta dagoeneko bueltan da, oraingoan, Malthusen ezinegona (Elkar) izeneko nobela distopikoarekin. Genero honetako hirugarren lana du idazleak eta ezustean iritsi dela dio, “erasoan ia”. […]

Read More… from [BIDEOA] Asel Luzarraga idazleak ‘Malthusen ezinegona’ izeneko eleberri distopikoa aurkeztu du

Asel Luzarraga: “Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan”

Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Zientzia fikziotik aldendu eta istorio errealista bat ondu du oraingoan idazle bizkaitarrak. Honetan oroimenaren ahuleziaz, iraganaren mamuez, traizio txikiez eta kontzientzia txarrez mintzo da Luzarraga. […]

Read More… from Asel Luzarraga: “Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan”

[BIDEOA] ‘Asel terrorista? Mesedez!’ kanpaina martxan

Elkartasuna erakusteaz batera, Luzarragaren kasua epaitegira eraman ahal izateko dirua batzea da helburua. Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Pen Klubak Asel Terrorista? Mesedez! kanpaina abiatu dute. Pasa den ostiralean aurkeztu zuten prentsaurrean Asel Luzarraga idazleak berak eta Fito Rodriguez idazle, EHUko irakasle eta EIEko lehendakari ohiak. Agerraldian, besteak beste, Luzarragaren kasua zehatz-mehatz azaltzen duen webgunea, […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Asel terrorista? Mesedez!’ kanpaina martxan

[BIDEOA] ‘Inoren munduan’ eleberria kaleratu du Asel Luzarragak

Liburuko protagonistak hiru neska izatea nahi zuen idazleak, “gizonek gizonentzat eraikitako mundu hierarkiko batean, mundu horri aurpegi ematen”. Bioklik helduentzako eleberriaren ostean, gazte literaturara egin du jauzia Asel Luzarraga (Bilbo, 1971) idazleak, Inoren munduan (Elkar) eleberriarekin. Bertan, Baso eta ibai, mendi eta mortu, itsaso eta hiriz osaturiko lurralde ezezagun eta denbora zehaztugabe batera garamatza egileak […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Inoren munduan’ eleberria kaleratu du Asel Luzarragak