Idazle lekeitiarrak azaldu duenez, hiru helburu ditu ipuinak: “irakurketa jostagarria sustatzea, fantasia elikatzea eta hiriko umeen harreman afektiboa sendotzea euskararen ahozkotasunarekiko”. Miren Agur Meabe idazleak eta Asier Iturralde Gaston ilustratzaileak Hostopostoak eta ilargi-jaia izeneko ipuina aurkeztu dute Bilboko Euskararen Etxean. Hostopostoak egitasmoak Euskararen Etxean egiten diren familia-programa eta LH1, LH2 eta LH3 ikasleei zuzendutako Eskola […]
