Azpeitiko Dinamoak Ikusle Taldea martxan jarri du

Edozein eratako irudien gainean hitz egitea da ekimen berri honen asmoa: artelanak, argazkiak, iragarkiak, aldizkari edo liburuen azalak, afixak, filma zatiak, memeak, GIFak… Irudiei buruz hitz egitea da kontua, eta irudia pentsatzea. Azpeitiko Dinamoak ekimen berri bat jarri du martxan: Ikusle Taldea. Azaldu dutenez, irakurle talde ugari daude han eta hemen, baina irudiari buruz hitz […]

Read More… from Azpeitiko Dinamoak Ikusle Taldea martxan jarri du

‘Labana eta Orbana’ arte grafikoen esperimentazio tailerra aurkeztu du Azpeitiko Dinamoak

Tailerra Alaitz Alberdik eta Joseba Agirrezabalagak eskainiko dute eta irailaren 22tik urriaren 31ra arte luzatuko da. Azpeitiko Dinamoak antolatu duen ‘Labana eta Orbana’ arte grafikoen esperimentazio tailerrean izena emateko epea zabalik da jada. Alaitz Alberdik eta Joseba Agirrezabalagak emango dute ikastaroa. Hala, serigrafia, linografia eta beste arte grafiko batzuk aztertu, ikasi eta probatzeko aukera izango […]

Read More… from ‘Labana eta Orbana’ arte grafikoen esperimentazio tailerra aurkeztu du Azpeitiko Dinamoak

Hitzaren eskolan izena emateko epea ireki dute

Iñigo Aranbarri, Maddi Barber, Haizea Barcenilla, Andoni Egaña, Xabier Erkizia eta Arantxa Iturbe ariko dira irakasle, bakoitza hitzaren adierazpide batetik. Ekainaren 7ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Azpeitiko Dinamoak Hitzaren eskolan izena emateko epea zabaldu du. Sei hilabeteko iraupena izango du eskolak, irailaren 9tik, martxoaren 27ra bitartean, eta, hilabete bakoitzeko, hitzaren adierazpide ezberdinetako […]

Read More… from Hitzaren eskolan izena emateko epea ireki dute