Pantxoa Carrere kantariak ‘Esperantzan’ diskoa kaleratu du

Azkaindarrak folka, tradizioa eta popa uztartu ditu lan berrian. Eñaut Elorrietak eta Xabier Euzkitzek hartu dute parte diskoan, besteak beste. Pantxoa Carrere (Azkaine, 1948) ezaguna egin zen Peio Ospitalekin batera osatu zuen Pantxoa eta Peio bikotearekin. Lau abestiko lehen EPa 1969an kaleratu zuten elkarrekin, eta guztira hamaika disko luze, bi EP eta single bat argitara […]

Read More… from Pantxoa Carrere kantariak ‘Esperantzan’ diskoa kaleratu du

[Bideoa] Runba doinuekin bihotzak alaituz

Kilimak taldeak ‘Euskal Herriko runba’ izeneko lehen diskoa kaleratu du. Duela hiru urte hasi zen Kilimak taldea osatzen duten sei musikari hauen ibilbide musikala, Hernanin. Azaldu dutenez, runbara “kasualitatez” iritsi ziren. Agur Garmendia abeslari eta gitarra jotzaileak runba abesti bat jotzeko aukera izan zuen jai giroan zegoela, eta aitortu duenez, “kilimak” sentitu zituen sabelean, “pinpilinpauxen […]

Read More… from [Bideoa] Runba doinuekin bihotzak alaituz

[BIDEOA] Emakumeen indarra islatzen duen diskoa kaleratu du Amak taldeak

Zortzi kantuz osatuta, eserita entzuteko lana ondu du laukote gipuzkoarrak. Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kristina Solanok ezustean sortu zuten Amak izeneko taldea, beraiek bilatu gabeko zerbait izan zela diote. Izan ere, 2018an Oñatiko Trikitixa jaialdian parte hartzeko deitu zituzten lau musikariak. Hauek proposamena onartu eta lau bat kantu prestatu zituzten saio horretan […]

Read More… from [BIDEOA] Emakumeen indarra islatzen duen diskoa kaleratu du Amak taldeak

[BIDEOA] Kalakanek kantu tradizionalak soinu elektronikoekin uztartu ditu ‘Artizar’ disko berrian

Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan musikarien laguntzarekin, besteak beste, sortu dute lan berria. Diskoaren aurkezpen kontzertua igandean izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Baionako Kalakan folk taldeak Artizar izeneko disko berria aurkeztu du gaur, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Bertan, azaldu dutenez, azken hamar urteetan hainbat lurralde, artista eta kolaborazio ikusi izan […]

Read More… from [BIDEOA] Kalakanek kantu tradizionalak soinu elektronikoekin uztartu ditu ‘Artizar’ disko berrian

Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak ‘Baltik’ diskoa plazaratu du The Gael’s taldearekin

Gasteizko musikariak Irlandako doinuetara garamatza oraingo honetan, bertako jende, pub eta tradizioetara. Diskoaren aurkezpen kontzertua, bihar, hilak 12, izango da Gasteizko Ur Biltegian. Iñaki Palacios (Gasteiz, 1988) txistulariaren musika ibilbidea sendotzen doa poliki-poliki. Txistua jotzeaz harago doan musika egitea gustuko du, eta halaxe sortu ditu orain arte argitaratutako diskoak ere. 2017an sartu zen aurrenekoz estudio […]

Read More… from Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak ‘Baltik’ diskoa plazaratu du The Gael’s taldearekin

Musika erritmo berriak Modus Operandiren ‘Dantza gaitezen hil arte’ diskoan

Aurreko diskoko ska-rock binomio horrekin amaitu eta funk, punk, saltsa, rap, reggetoia, dance, pop, tex-mex, latin… estiloetara gerturatu dira diskoa osatzen duten hamar kantuetan. Modus Operandik Dantza gaitezen hil arte diskoa aurkeztu du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Baga Biga ekoiztetxearen eskutik, oraingoan musika erritmo berriak landu dituzte bigarren lan honetarako. Aurreko diskoko ska-rock binomio horrekin […]

Read More… from Musika erritmo berriak Modus Operandiren ‘Dantza gaitezen hil arte’ diskoan

[BIDEOA] Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kristina Solanok ‘Amak’ izeneko taldea sortu dute

Oñatin, Errezilen eta Hondarribian eskaini dituzte emanaldiak. Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten) Amak izeneko proiektua sortzeko elkartu dira. Lau Musikari hauen izenen aurreneko letrarekin sortutako taldea da Amak eta lau ahots, lau ama, lau trikiti eta lau panderoz osatuta dago. Euskal […]

Read More… from [BIDEOA] Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kristina Solanok ‘Amak’ izeneko taldea sortu dute

[BIDEOA] Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria

Doctor Deseo taldearen hamazazpigarren diskoa dugu gaur, Bilbon, aurkeztu duten Maketoen iraultza (Baga Biga) izenekoa. Euskara hutsean dauden hamahiru abestik osatzen dute bilduma, horietatik bakarra da berria, gainerakoak urteetan egindako kantek osatzen dute. 1995ean egin zuten laurreneko ekarpena euskaraz, eta diskoz disko hamaika bultzada eman dizkiote euskarari. […]

Read More… from [BIDEOA] Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria

[BIDEOA] Aukera berriak bilatu eta disko berria ondu du En Tol Sarmiento taldeak

Aukera berriak bilatu eta disko berria ondu du En Tol Sarmiento taldeak. Guztira zortzi abestik osatzen dute lan berria. Hainbat erritmo berri landu dituzte kantu horietan: ska, rumba eta pop-a, besteak beste. Ametsetan diskoa grabatu ostean, bi urtez aritu dira azken Aukera berriak (Baga Biga)  izeneko lan hau ontzen. […]

Read More… from [BIDEOA] Aukera berriak bilatu eta disko berria ondu du En Tol Sarmiento taldeak