2022ko martxoaren 13ra arte bisitatu ahal izango da. Erakusketaren harira, katalogo bat argitaratuko da eta jarduera ugari antolatu dira. Baginen bagara erakusketa proiektu luzeago baten gailurra da. Izan ere, berdintasuna da Donostiako San Telmo museoko lan ildoetako bat, eta bertako bildumetan emakumeek egindako arteak nolako presentzia eta garrantzia duen aztertu eta bildu nahi izan da. […]
San Telmo Museoak ‘Baginen bagara. Artista emakumeak: ikusgarritasun(ez)aren logikak’ erakusketa aurkezten du
