Bakioko Anarru Egunaren ohitura ikasleen artean ezagutarazteko asmoz, unitate didaktiko bat ondu dute

Iaz berreskuratu zuten aratuste herrikoia Bakion, eta aurten ere segida izango du ospakizunak, martxoaren 8an.​​ Anarru Egunaren ohitura ikasleen artean ezagutzera emateko asmoz, unitate didaktibo bat ekoitzi du Bakioko Udalak. Hala, ariketaren eta jolasaren bidez herriko historian murgiltzeko aukera eskainiko du. June Markaida bakiotarrak sorturiko unitatea da eta Itxas-alde dantza taldeak eginiko ikerketa dauka oinarrian. […]

Read More… from Bakioko Anarru Egunaren ohitura ikasleen artean ezagutarazteko asmoz, unitate didaktiko bat ondu dute