Obra ikusi nahi dutenek aldez aurretik erreserba egin beharko dute 946 800 778 zenbakira deituta. Balmasedako La Encartada fabrika-museoak MusEkintza arte eszenikoen jaialdiaren seigarren ikuskizuna hartuko du datorren larunbatean, otsailaren 25, arratsaldeko 19:00etan. Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren Serenity Suite du izena obrak eta “heldutasun artistiko handiko” pieza bat dela diote antolatzaileek, bai bere idazkera […]
