Lau kapitulu izango dituen telesail honetan Nafarroa Behereko hainbat familiak parte hartuko dute. Umorea, absurdoa eta poesia izango dute oinarri. Bañolet izeneko telesailak irabazi du Durangoko Azokako hirugarren sormen beka. Maia Iribarnek (Lasa, 1995) eta Paxkal Irigoyenek (Ainhize-Monjolose, 1988) lau kapitulu izango dituen telesaila sortuko dute, Nafarroa Behereko hainbat familiaren parte-hartzearekin. Euskarazko telesail horren osagai […]
