Arte eszenikoen lau ikuskizun, hiru arte-interbentzio karriketan bisita gidatuaren bidez, errezitaldi poetiko antzeztu bat, musika-kontzertu bat eta artisau-garagardo azoka izango dira. Aurreko edizioetako harrera ona ikusita, Saioa Iribarren eta Ander Basalduaren Goitibera Antzerki konpainiak, Ariadne Iribarren artista bisualak eta Erronkariko Udalak Baratxinto Fest jaiadia antolatu dute ekainaren 23tik 25era bitartean, Erronkarin eta Burgin. Pirinioetako […]
