Gasteizko Scratxe gaua Baratza aretora eta Artium Museora iritsiko da irailaren 19tik 21era

Edizio berri honetan, iazkoan aukeratutako piezetako baten estreinaldia eta aukeratutako ikuskizunen maratoia izango dira. Irailaren 19tik 21era bitartean, Scratxe gauaren 19. edizioa atondu dute Gasteizen. Arroxbola Sormen Kolektiboa eta Baratza aretoa dira ekimenaren antolatzaileak, eta bertako kideek azaldu dutenez, “prozesuan dauden lan eszenikoak aurkezten dituen programazio alternatiboa da ekimena; ideiak probatzeko, esperimentatzeko eta ikusleen erreakzioa […]

Read More… from Gasteizko Scratxe gaua Baratza aretora eta Artium Museora iritsiko da irailaren 19tik 21era

Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 20tik 23ra

Dantza, antzerkia, narrazioa eta zinema bilduko dituen egitaraua prestatu dute. Bertako Fest jaialdiaren edizio berri batek tokiko sorkuntza Gasteizko Baratza aretora hurbilduko du berriz ere otsailaren 20tik 23ra bitartean. Jaialdia iaz grabatutako dokumentalaren aurkezpenarekin abiatuko da, Baratza aretoan garatutako proiektuaren lehen hamar urteak oroitzeko. Emanaldia otsailaren 20an izango da, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da. […]

Read More… from Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 20tik 23ra

Scratxe gaua antolatu dute aurten ere Gasteizen

Prozesuan dauden lan eszenikoak aurkezten dituen programazio alternatiboa da honakoa, hitzordua irailaren 21ean izango da. Datorren irailaren 21ean berriz ere itzuliko Scratxe gaua Gasteizera. Antolatzaileek azaldu dutenez, “prozesuan dauden lan eszenikoak aurkezten dituen programazio alternatiboa da ekimena; ideiak probatzeko, esperimentatzeko eta ikusleen erreakzioa eta iritzia aztertzeko. Feedback hori oso aberasgarria da beti bi aldeentzat, eta […]

Read More… from Scratxe gaua antolatu dute aurten ere Gasteizen

Gasteizko Ikerketa eta Sorkuntza Eszenikorako Laborategian parte hartzeko deialdia zabalik da

Parasite Kolektiboak Baratza aretoan eskainiko duen ikastaroa urritik ekainera izango da. Ikerketa eta Sorkuntza Eszenikorako Laborategia (LINCE) arte eszenikoen eta bizien arloan trebatu, prestatu, esperimentatu eta ikertzeko gunea da, hamar urteko ibilbidea egin du aurten, eta, beraz, “Arabako hiriburuko prestakuntza-eskaintzan finkatuta” dagoela diote egitasmo honetako sustatzaileek. Azaldu dutenez, “LINCE sortzaile eszenikoak profesionalizatzeko prestakuntza- eta laguntza-programa […]

Read More… from Gasteizko Ikerketa eta Sorkuntza Eszenikorako Laborategian parte hartzeko deialdia zabalik da

Asteazkenean abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Jaialdia martxoaren 20, 22, 23, 24an egingo da Arabako Canpusean eta Baratza Aretoan. Zurrunbilo, euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia, diziplinarteko ikuspegi batetik, jaialdia publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste lurralde historiko batzuetako programa eszenikoekin loturak sortzen saiatzen da. Bederatzigarren edizio honetan, arte eszeniko garaikideak etorkizuneko belaunaldiei hurbiltzen saiatuko dira Parasite Kolektiboa eta Baratza […]

Read More… from Asteazkenean abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 24an eta 25ean

Ikuskizunak Korrika Kulturalaren parte izango dira. Larunbatean Gilkitxarok Identitarteak antzezlana taularatuko du eta igandean Miren Narbaizaren eta Danele Sarriugarteren Popperra, afterra, utopia ikuskizuna ikusteko aukera egongo da. Bertako Fest jaialdiaren edizio berri batek tokiko sorkuntza Gasteizko Baratza aretora hurbilduko du, otsailaren 24an eta 25ean. Aurtengo edizioan, ikuskizunak Korrika kulturaleko ekintzen parte izango dira. Antolatzaileek zehaztu […]

Read More… from Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 24an eta 25ean

Gaur abiatuko da Tzan Tzan Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa Gasteizen

Dantza garaikidearen jaialdia hainbat lekutan ospatuko da urriaren 20, 27, 28 eta 29an.  Baratza aretoak antolatuta, urria dantzarekin amaituko dute Gasteizen, Tzan Tzan Fest jaialdiaren zazpigarren edizioarekin. Oraingo honetan jaialdia lau egunez luzatuko da, hainbat egoitzatan, Barrundian, Probintzia Plazan eta Baratza aretoan. Dantza-piezez gain, tailerrak, hitzaldiak eta abar ere izango dira. Jaialdia ostiralean, urriak 20, […]

Read More… from Gaur abiatuko da Tzan Tzan Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa Gasteizen

Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdia gazteengana hurbilduko da 8. edizioan

Arte eszeniko garaikideen euskarazko jaialdia maiatzaren 3an ,12an ,13an eta 14an izango da Arabako Campusean eta Baratza aretoan. Gasteizko Baratza aretoak eta Parasite Kolektiboak Zurrunbilo jaialdiren data aurreratu eta maiatzean antolatuko dute zortzigarren edizioa. Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea du helburu nagusi jaialdiak, horretarako, publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste […]

Read More… from Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdia gazteengana hurbilduko da 8. edizioan

‘Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik’ topaketa irekia egingo dute Gasteizen

Oihaneder Euskararen etxean egingo dute topaketa maiatzaren 15ean, 10:30etik aurrera. Baratza aretoa, EHAZE elkartea eta Atx Teatroa egun osoko topaketa irekia antolatzen ari dira maiatzaren 15ean, Zurrunbilo euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdiaren barruan. Sare sozialen bidez zabaldu dutenez, “bidenteak, belaunaldi berriak, etorkizuna eta beste distopia eszeniko batzuk izango ditugu mintzagai”. Izan ere, aurtengo gaia Etorkizuna […]

Read More… from ‘Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik’ topaketa irekia egingo dute Gasteizen

“Bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”

Gasteizko Baratza aretoak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak Bidenteak gara liburu kolektiboa ondu dute elkarlanean, hainbat antzerkigile eta kolektibok idatzitako gogoetekin. Honetan, antzerkigintzak bizi duen egoera islatu nahi izan dute. Bidenteak gara liburuaren ernamuina iazko itxialdian sortu zen, Gasteizko Zurrunbilo euskarazko arte eszenikoen jaialdia bertan behera geratu zenean. Ohiko moduan, euskarazko dramaturgia berriei erakusleihoa eskaintzeaz gain, gogoeta […]

Read More… from “Bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”