Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena da Baserriko Uzta. Udazkeneko aldi honetan, Maddi Oihenart eta Claudine Arhancetek kantaldia eskainiko dute bisitarientzat. Baserriko Uzta ekimena Zuberoako lurretan murgilduko da urriaren 12an, Lohitzune-Oihergiko Pedronia etxaldea ezagutzeko. Agroekologia eta musika uztartzeko eguna izango da, egitarau oparoarekin. Etxaldeko ekoizpena bertatik bertara ezagutu eta jaki agroekologikoak dastatzeko aukera egongo da. […]
Read More… from Zuberoako Pedronia etxaldeak hartuko du Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa
